Gutxiago gehiago da

Wikimediako argipen orri

Gutxiago gehiago da (ingelesez: less is more) arkitektura munduan sortuta eta oso zabaldutako esaldia da. Antza denez, Mies van der Rohe arkitekturarekin lotuta sortu zuen nahiz eta gaur egun arteen eta diseinuaren munduan oso erabilia izan. Minimalismo mugimenduaren benetako lema da.

Historia aldatu

Van der Roheren eskutik ezagutzera eman zen, aurretik, beste artistak, Ad Reinhardt espresinionismo abstratuaren artistak, lehen aldiz aipatu zuen. Reinhardten obra ia erabateko erreduzionismoa bilatzen zuen, nolabait minimalismoa iragarriz. Elkarrizketa batean horrela azaldu zituen bere ideiak:

« Gero eta gauza gehiago barruan izan, gero eta beteago dagoenean, arte-lana okerragoa izango da. Gehiago gutxiago da. Gutxiago gehiago da. Begia bista zabaltzeko mehatxua da. Biluztea lizuna da. Artea izadia ezabatzen hasten da. »

Ad Reinhardt [1]

Robert Venturi arkitektoak beste esaldi ospetsu batez erantzun zion: less is a bore («gutxiago aspergarria da»),[2]; esaldia maximalismoaren adierazpena da.

Erreferentziak aldatu

  1. in Barbara Rose, Art as Art: The Selected Writings of Ad Reinhardt (New York: Viking Press, 1975) ISBN 978-0-520-07670-9.
  2. [1] Anatxu Zabalbeascoa (2014ko uztaila 1). «Mies van der Rohe: Menos es más», El País

Kanpo estekak aldatu