Guregandik Arturo Campion ikaskuntza zentroaren aldizkaria da, 2005az geroztik liburu formatuarekin urtean behin Lapridan, Buenos Airesko probintzian argitaratua. Aldizkari akademiko hori Lapridako Lagunen Etxea euskal etxeak bultzatutako proiektu kulturala da, eta Buenos Airesko Unibertsitatearen lankidetza du. Zentroaren helburua euskal kultura eta nazionalismoa aztertzea da.

Aldizkariko artikulugile mundu osoko euskal gaietako intelektualak dira, gehienak ikerketa munduarekin eta unibertsitatearekin lotura estua dutenak, besteak beste Mikel Ezkerro, Cesar Arrondo, Oscar Alvarez Gila, Xabier Irujo, Jon Ander Ramos, Xosé Estévez, Jose Ramon Zabala... Artikulu gehienak gaztelaniaz argitaratzen dira, gutxiago dira euskaraz edo ingelesez argitaratutakoak.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu