Guingamp
Guingamp (bretainieraz: Gwengamp) Côtes-d'Armor departamenduan dagoen Bretainiako udalerria da. Bro Dreger lurralde historikoan kokaturik dago. 2007ko erroldaren arabera 7.661 biztanle ditu.
Guingamp | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() | ||||||||||
Eskualdea | ![]() | ||||||||||
Departamendua | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Philippe Le Goff (en) ![]() | ||||||||||
Izen ofiziala | Guingamp | ||||||||||
Posta kodea | 22200 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 48°33′45″N 3°09′04″W / 48.5625°N 3.1511°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 3.41 km² | ||||||||||
Altuera | 93 m | ||||||||||
Mugakideak | Pabu, Grâces, Plouisy, Ploumagoar eta Saint-Agathon | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 7.115 (2020ko urtarrilaren 1a)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 2.086,51 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Urbino | ||||||||||
villeguingamp.bzh |
Etimologia aldatu
Bretoierazko Gwengamp' izenak "zelai zuria" esan nahi du.
Historia aldatu
Guingampen historia bertan izan diren hiru gazteluek kontatzen dute. Lehenengoa 1030 urtean eraiki zen, bigarrena XII mendean eta hirugarrena XV mendearen erdialdera. XVII mendeko matxinadetan parte aktiboa izan zuen eta Richelieu kardinalak zigor bezala hiru gazteluak suntsiu zituen. Gaur egun bakoitzaren dorre bana baino ez da gelditzen.
1789ko Frantziako Iraultzan ere aktiboki hartu zuen parte.
Kirolak aldatu
Herriko futbol taldea En Avant de Guingamp da eta herria oso txikia den arren futbol taldeak lehen mailan jokatzen du eta birritan irabazi du Frantziako Kopa, 2009 eta 2014an.
Ondasun nabarmenak aldatu
-
Notre-Dame de Bon-Secours basilika.
-
Udaletxea.
-
Pedro II.aren gaztelua.
-
Château des Salles.
-
La Plomée iturria.
-
Alde zaharra.
-
Roudourou fubol zelaia.
-
En Avant de Guingamp taldearen logoa.