Guainía (departamendua)

Guainía» orritik birbideratua)


Guainía Kolonbiako 32 departamenduetako bat da, herrialdearen ekialdean dagoena. Departamenduaren iparraldea eta Inírida ibaia Orinocoko eskualdean daude eta gainerakoa Amazonasko eskualdean. Iparraldean Vichada departamenduarekin du muga, ekialdean Venezuelarekin, hegoaldean Brasilekin eta mendebaldean Vaupés, Guaviare eta Vichadarekin[1]. 72.238 kilometro koadroko eremua du[2] eta 2016an 42.123 biztanle zituen[3]. Hiriburua Inírida da (18.906 biztanle 2010ean[4]).

Guainía
Kolonbia Kolonbiako departamendua
bandera

armarria

Administrazioa
EskualdeaOrinocoko eta Amazonasko eskualdeak
HiriburuaInírida
ISO 3166-2CO-GUA
Kokapena
Koordenatuak2°49′N 68°48′W / 2.82°N 68.8°W / 2.82; -68.8
Azalera72.238 km²
Demografia
Biztanleria42.123 biztanle
Urtea2016ko zenbatespena
Dentsitatea0,6 bizt/km²
http://www.guainia.gov.co/index.shtml#5

Departamenduan udalerri bakarra dago, Inírida (hiriburua). Gainontzekoa 7 corregimiento departamental-etan banaturik dago: Barranco Minas, Cacagual, La Guadalupe, Morichal Nuevo, Pana Pana, Puerto Colombia eta San Felipe[1].

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu