Guadalajarako Ituna Nafarroaren eta Gaztelaren arteko hitzarmena izan zen, Antso Azkarrak eta Alfontso VIII.a Gaztelakoak Guadalajaran sinatu zutena, 1207ko urriaren 29an. Itun horretan bost urteko su-etena adostu zuten. Gainera, gaztelarrak bitartekaritza lanak egin behar zituen Petri II.a Aragoikoak Nafarroarekin antzeko ituna sina zezan. Denborak berretsi zuen Gaztelak indarraren bitartez hartutako eremu berriak.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Nafarroako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.