Grazia (Romero de Torres)

Grazia (espainieraz La gracia) Julio Romero de Torres margolari andaluziarraren margolan sinbolista da. 1913 - 1915 urtetan margotu zuen eta beste bi margolanen osagarria daː Bekatua, 1913an egina, eta Bi bidexkak, 1915koa. Hirurak triptikoa osatzen dute. Obra hau artistak 1915ean Arte Ederren Erakusketa Nazionalean aurkezteko egin zuen. 2000. urtean Sotheby's etxeak egindako enkantean Kordobako Udalak erosi zuen, horretarako 380.000 libra ordainduz.[1] Gaur egun Kordobako Julio Romero de Torres Museoan ikus daiteke.

Grazia
(
La gracia)
Jatorria
Sortzailea(k)Julio Romero de Torres
Sorrera-urtea1913
IzenburuaLa gracia
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak203 (altuera) × 218 (zabalera) cm
Genero artistikoabiluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaMuseo Julio Romero de Torres (en) Itzuli
BildumaMuseo Julio Romero de Torres (en) Itzuli

Azterketa aldatu

Emakumea ia biluzik ikusten dugu margolanaren erdian. Bi mojek heltzen diote, bat zutik, bestea belaunikatuta. Atzean emakume zahar batek eszena ikusten du; eskuinean, beste emakume batek malkoak zapi batez xurgatzen ditu, beste eskuarekin zitori bat duen bitartean. Bi emakume hauek lutoz jantzita daude.

Atzealdean, galeria baten bidez, Guadalquivir ibaia ikusten da, Kordobako zubi erromatarra eta Calahorrako Dorrea. Hurbilago San Rafael hilerria eta, ezkerrean, Santa Marina eliza.

Margolana iluna da eta argia, Romero de Torresen lanetan agertzen den berezitasunekin, biluzik dagoen emakumearen gainean zentratzen da.

Esanahi sinbolista aldatu

Julio Romero de Torresen obran emakumearen irudiak garrantzi handia du. Behin eta berriro emakumearen gorputzean eta adin desberdinen inguruko ausnarketan zentratu egindo da. Hiru margolan hautan garaian eta haren ustez emakumeak zituen bi bide azaldu nahi zituenː erljioarena eta sexuarena, beste modu batez esanda, garbitasunarena eta lizunkeriarena.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu