Grand Colombier (Saint-Pierre eta Mikelune)

Grand Colombier uhartea (frantsesez: île Grand Colombier) Saint-Pierre eta Mikelune osatzen duten uharte txikienetakoa da. Uharte huts eta malkartsu hau, itsas hegaztientzako babesleku bat da, Saint Pierre uhartetik iparraldera dago, Henry lurmuturraren (frantsesez: Pointe-à-Henry) parean.

Grand Colombier (Saint-Pierre eta Mikelune)
Datu orokorrak
Garaiera149 m
Motauharte
Luzera1.300 m
Zabalera500 m
Azalera0,4 km²
Geografia
Map
Koordenatuak46°49′22″N 56°09′55″W / 46.822749°N 56.165414°W / 46.822749; -56.165414
UTC orduaUTC−03:00
Estatu burujabe Frantzia
French overseas collectivity Saint-Pierre eta Mikelune
Ur-gorputzaIpar Ozeano Atlantikoa
Artikulu hau Saint-Pierre eta Mikeluneko uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Grand Colombier».

Uharte hau, lehen aldiz, 1544an Jean Alfonse itsasgizon eta esploratzaile frantziarrak deskribatu eta izendatu zuen.

1930eko hamarkadan, Edgar Aubert de la Rue geologo suitzarrak ikerketa ugari egin zituen bertan zegoen burdin mineralaren kalitatea zehazteko baina emaitzak ez ziren espero zuenak izan.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Saint-Pierre eta Mikeluneko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.