Gozogintzako bainuak eta estalkiak

Gozogintzako bainu eta estalkiak langintza desberdinak: tartak, opilak, pasta lehorrak , .... bainatzeko edo amaierako estalkia edo geruza emateko prestaketak dira. Geruza edo bainu horiek zaporea emateko, edertzeko edo prestaketa kontserbatzeko erabiltzen dira. Bainu mota franko aurki dezakegu.

Txutxoak cantilly kremaz beterik eta almibar estalkiarekin

Bainu motak

aldatu

Txokolatea oinarri duten bainu edo estalkiak dira, gurinarekin, ur eta azukrearekin.... Txokolate tartak, pastak, opilak, trufak..... estaltzeko erabiltzen dira.

Errege bainua, merenge arin moduko bat da. Fondanta azukrea glukosarekin bola puntuan eta hotzean landutakoa dugu.

Almibarra ispilutxo puntuan. Argitasuna eman eta kontserbatzeko erabiltzen dira.

Ingeles bainua, gorringo azukre pittin batekin nahastuari esaten zaio. Bainu hau opilei eman eta pittin bat egosi egin behar izaten dira.

Frutazko gelatinak edo gelatina gozoak. Hotzean ematen diren bainuak dira; zaporea eman eta prestaketa kontserbatzeko erabiltzen dira.

Ikus, gainera

aldatu