Goierriko lorak
liburua
Goierriko lorak 1970ean Inozentzio Olea bertsolariak lehen liburuaren izenburua da. Lana Auspoa bilduman atera zuen, Antonio Zavalaren eraginez. Olea plazako bertsolaria baino gehiago bertso paperen egilea zen eta hori bere estiloan nabaria da baina, hala ere, Zavalaren esanetan, "erri kutsurik ez du galtzen".[1]
Goierriko lorak | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea | Inozentzio Olea |
Argitaratze-data | 1970 |
Izenburua | Goierriko lorak |
Argitaletxea | Auspoa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | bertsolaritza |
Hizkuntza | euskara |
EdukiaAldatu
Orokorrean gaiak familia eta lagunen ingurukoak dira: jaio zen baserria, seme-alabak... Beste gai asko garaiko gaurkotasunari lotuta zeuden: minigona, festak, Loiola irratia. Gutxi batzuk badute joera erreibindikatiboa, esaterako "Gipuzkoa'k ere unibersidadea nai".[2] Liburuan jasotako bertso asko aurretik Zeruko Argia aldizkarian plazaratuak ziren.