Gocta ur-jauzia

Peruko ur-jauzia

Gocta ur-jauzia edo La Chorrera Peruko oihanean aurkitzen den ur-jauzi bat da, herrialde hartako hirugarren altuena, eta munduko 17.a.[1]

Gocta ur-jauzia
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak6°01′23″S 77°53′14″W / 6.0231°S 77.8872°W / -6.0231; -77.8872
Estatu burujabe Peru
Peruko eskualdeaAmazonas Department

Peruri dagokion Amazonas oihanaren barnean aurkitzen da, San Pablo, Cocachimba eta La Coca herrixketatik gertu.[2]

Historia

aldatu

2002an aurkitu zuen Stefan Ziemendorff alemianiarrak eta Peruko gidari talde batek[2]. Aurkikuntzaren ondoren Ziemendorff ek Peruko Gobernuari eskatu zon Peruko ur-jauziak identifikatu eta neur zitzala. Ziemendorff berak neurtu zuen Gocta ur-jauzia 2006an eta 771 metrotako altuera zuela ikusi zuen[3]. Horrela beraz Peruko hirugarren ur-jauzi altuena da Hiru ahizpen ur-jauzien (914m) eta Yumbilla ur-jauziaren (895m) atzetik.

Deskribapena

aldatu

Peruko oihanean 2.300 metro inguruko altueran kokaturik dago. Cocahuayco ibaiak egiten duen ur-jauzia da. Bi jauzi ditu eta guztira 771 metrotako altuera hartzen du. Urtaroaren arabera ur emaria asko aldatzen da.

Kondaira

aldatu

Urre koloreko ilea zuen lamia bat bizi zen Gocta ur-jauzian eta ezkutaturik zeukan altxorra zaintzen zuen. Inguratzen ziren guztiak desagertarazten zituenez ur-jauziaren kokapenak sekretua izaten jarraitu zuen mendeetan zehar.[2]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Tallest and Largest Waterfalls at the World Waterfall Database» www.worldwaterfalldatabase.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).
  2. a b c www.peru.travel (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).
  3. (Gaztelaniaz) «La gigantesca cascada secreta de la sirena y la serpiente» El País 2006-03-10 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-08-31).

Kanpo estekak

aldatu