Glaziarpeko aintzira
Glaziarpeko aintzira edo glaziarpeko lakua glaziar baten azpian dagoen aintzirari deritzo. Izotzaren eta harri amaren artean sortzen da, non grabitatearen presioak izotzaren presiopeko urtze-puntua zero gradu azpitik jaitsiarazten duen.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/7a/Lake_Vostok_drill_2011.jpg/200px-Lake_Vostok_drill_2011.jpg)
Antartikako Vostok aintzira munduko glaziarpeko aintzirarik handiena da.
Lurreko atmosferatik isolatutako ekosistemen sorburuetako bat da. Batez ere hotzera egokituta dauden, nutriente gutxiren beharra duten eta eguzki-energiaren beharrik ez duten mikrobioak bizilekua baita. Mota honetako aintzirak eta bertan bizi diren organismoak astrobiologoen interesgunetako bat da balizko bizi estralurtarraren ezaugarriak ulertzeko eta hura bilatzeko.