Gizarte integrazio

Gizarte-integrazio» orritik birbideratua)

Gizarte integrazioa norbanakoek gizartearen eta gizataldearen balioak, arauak eta sinesmenak bereganatzea da. Gizartea eta gizataldea osatzen dituzten pertsonen arteko loturen multzoa da, gizartea eta gizataldea eratu egiten dituztenak. Bi teoria nagusi daude gizarte integrazioa azaltzeko: alde batetik, integrazio sistemikoa izeneko teoriaren arabera, gizartea norbanakoen agregazio edo bateratzea besterik ez da, mekanismo inpertsonalen bitartez (dirua eta boterea, kasu); bestetik, integrazio sozialaren arabera, norbanakoen sozializazioa funtsezko faktorea gizarteen eraketan eta arau eta balioen onarpen kolektiboa da gizartean ordena eta batasuna ezartzen dituena.[1][2] Integrazio sistemikoaren teoriaren adibide bat Adam Smithen esku ikusezina litzateke.

ErreferentziakAldatu

  1. (Frantsesez) Martuccelli, Danilo; Dubet, François. «Théories de la socialisation et définitions sociologiques de l'école» Revue française de sociologie.
  2. (Gaztelaniaz) Beriain, Josetxo. (1996). La integración en las sociedades modernas. .

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau soziologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.