Gismonda (iragarkia)

Gismonda» orritik birbideratua)

Gismonda izeneko kartela Alphonse Mucha artista grafikoak sortu zuen Victorien Sardouren 1894ko “Gismonda” obra iragartzeko. Sarah Bernhardt da iragarki honen protagonista, urte horretako aktore famatua.

Gismonda, Alphonse Mucha

Egilea aldatu

Alphonse Mucha 1860an Pragan jaiotako artista grafiko eta diseinatzaile txekiarra izan zen. Vienan eta Munichen hasi zuen bere heziketa artistikoa. 1887an Parisera joan zen eta bertan Académie Julianen eta Académie Colarossin ikasi zuen, aldizkari eta publizitate karteletarako ilustratzaile lanak uztartuz. Erreferente handia izan zen Art Noveau estiloan.

Ezagun bilakatu zen berak egindako alegoria eta publizitate kartelei esker. Hain ezaguna izan zen ezen pintura modernistaren exponente nagusietako bat bilakatu baitzen. Art Noveau-a hasieran “Mucha estiloa” bezala ezagutzen zen.

Oso teknika garatuak erabiltzen zituen publizitatean eta arte grafikoen popularizazioan parte handia hartu zuen, horregatik, ilustrazioaren aitatzat hartzen da.

Mucharen obrak 1900ean Parisko Exposizio unibertsalean aurkeztu zirenez Parisen barna, mundu osoan ezaguna izaten lagundu zion. Hortik aurrera eskaera ugari jaso zituen Europako hainbat herrialdetatik. Bere obrak ospe handia lortu zutenez, Alphonse Muchak eskuliburu bat argitaratu zuen, bertan, bere hirurogeita hamabi litografiak sortzeko prozesua islatuz.

Gismonda iragarkiaren kartela bere lehen lana izan zen, Victorien Sardouren “Gismonda” lana iragartzen du kartel honek, eta hain miresmen handia sortu zuen non Sarah Bernhardt karteleko protagonistak sei urterako kontratu esklusiboa eskaini zion Muchari.

Analisia aldatu

Argiztapen naturala erabiltzen du, leun edo errealista da ez baita ezer arraroa ikusten, hau da, ez dago kontra argi edo bestelakorik. Ez dago kontrasterik, elementu guztien artean harremana baitago. Plano mota bakarra ageri da kartel osoan, formak sinpleak dira eta marrazki osoan argiztapena bera da. Kartelak ez du tentsiorik sortzen, ez ditu modu batean emozioak sortzen.

Emakumea da karteleko protagonista. Emakume hau ederra da eta pose erlaxatu bat dauka; jantzi dotore eta koloretsua du, hainbat xehetasunekin. Garai hartako emakume baten esteriotipoak (argalak, ederrak, dotoreak…) betetzen ditu. Emakumearen inguruan ez dago elementu askorik, baina adar-zati bati eusten dio, horrela naturarekiko lotura sinbolizatuz.

Iragarkiaren tipografiari erreparatuz, testuak goiko zein beheko partean kokatuta daude. Goiko partean agertzen den testuak produktuaren markari (Gismonda) erreferentzia egiten dio. Erabili dituen letrak handiak eta irakurgarriak dira, erabilitako kolorea zuria zein urdinak dira, honek sakontasuna ematen dio testuari.

Bestalde kartel honetan erabilitako kolore gamari erreparatuz, kolore beroak direla esan daiteke, kolore laranjak eta horiak nabarmentzen dira gehien, baita kolore arrosak ere.

Kartelean lerroak ikus daitezke, baina ez dira lerro zuzenak, borobildutagoak baizik. Hainbat forma daude, adibidez mandalak. Baina orokorrean forma borobilduak dira nagusi. Emakumeak hartzen du plano osoa, plano orokorra, honen osotasuna agerian utziz. Kartela figuratiboa da, sinplea eta originala.

Komunikazio helburuei dagokienez, AIDA helburuak (arreta, interesa, desira eta ekintza) betetzen dituela ikus daiteke: kartelak lortzen du kontsumitzaileen arreta deitzea, honako emakume ederraren bidez; erabilitako koloreek eta emakumeak interesa sortzen dute produktuaren inguruan; emakume eder honek desira sortarazten du eta honekin, erakarpena. Azkenik ekintza dugu. Beste puntu guztiak kontuan izanda kontsumitzaileak produktua erostera bultzatuta daude.

Kritika aldatu

 
Alphonse Mucharen janzkera

Muchak fama handi lortu zuen Sarah Bernhardekint sortutako lan bikainaren ondorioz. Hori dela eta, lan grafikoak sortzen jarraitzeaz gain, bere lana are gehiago nabarmendu zen antzerkirako eszenografiak eta jantziak sortuz. Orokorrean honi buruz egindako kritika guztiak onak izan ziren erabilitako teknikei esker.

Gaur egungo ikuspuntua aldatu

Mucha aitzindari garrantzitsu bat izan zen bere garaian, besteengandik ezberdintzen zelako eta asko arriskatzeagatzen zuelako. Gaur egun, harengan inspiratutako lanak aurki daitezke eta nahiz eta askok ez jakin bere izena, bere esentzia nabarmentzen jarraitzen da. Honakoa adibidez gaur egungo hain ezaguna bilakatu den japoniako kultura kontenporaneoan, besteak beste anime, manga eta nobela arinetan.

Bibliografia aldatu