Alphonse Mucha
Alfons Mucha ('alfɔns 'muxa ahoskatua; Ivančice, Moravia, Austriar Inperioa, 1860ko uztailaren 24a - Praga, Bohemia eta Moraviako protektoratua, 1939ko uztailaren 14a) margolari eta artista dekoratibo txekiarra izan zen. Art Nouveau edo Frantziako Modernismoaren adierazgarririk onenetakoa da.
Alphonse Mucha | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Izen osoa | Alfons Maria Mucha |
Jaiotza | Ivančice, 1860ko uztailaren 24a |
Herrialdea |
![]() Second Czechoslovak Republic ![]() Txekoslovakiako Lehenengo Errepublika ![]() ![]() |
Talde etnikoa | Txekiarra |
Lehen hizkuntza | txekiera |
Heriotza | Praga, 1939ko uztailaren 14a (78 urte) |
Hobiratze lekua |
Vyšehrad cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) |
Marie Chytilová (en) ![]() |
Seme-alabak |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa |
Municheko arte ederren akademia Académie Julian (en) ![]() |
Hizkuntzak | txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kartelgilea, litografoa, argazkilaria, diseinatzaile grafikoa, margolaria, posta zigilu diseinatzailea eta diseinatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) |
Viena Munich eta Paris |
Lan nabarmenak |
The Slav Epic (en) ![]() |
Jasotako sariak | |
Mugimendua | Art Nouveaua |
muchafoundation.org | |
![]() |
BiografiaAldatu
Bere abesteko gaitasunak bigarren mailako hezkuntza Brnon (Moraviako hiriburua) egitea ahalbidetu arren, txikitatik marrazketan interesa zuen. Moravian lan egin zuen margoketa dekoratiboan 1879a arte, noiz Vienara joan zen, hango antzerki diseinu konpainia batekin. 1881ean Moraviara bueltatu zen eta bere kaxa, modu independentean lan egin zuen, margolan dekoratiboak eta erretratuak egiten. Mikulov-ko Kart Khuen kondeak, Hursovany Emmanhof gaztelua muralekin dekoratzeko kontratatu zuen. Hain harrituta geratu zen honen lanarekin, zeinek Municheko Arte Akademian Mucharen ikasketa formala babestu zuen.
HasierakAldatu
1887an Parisera joan zen eta Academie Julian eta Academie Calarossi-n jarraitu zituen bere ikasketak. Aldi berean, ilustrazioak egiten zituen aldizkari eta publizitateentzat. Sarah Bernhardt aktoresarentzat egindako kartel litografikoarekin ospea hartu zuen. Horren ondoren aktoresak Muchari sei urteko kontratu bat eskaini zion. Ez zituen bakarrik kartel publizitarioak egin, Théâtre de la Renaissanceren eszenografiak eta jantziak ere diseinatu zituen. 1910ean Pragara bueltatu zen, non beste gauzen artean, Arte Ederretako Antzokia dekoratu zuen.
ObraAldatu
Muchak Art Nouveau bezala ezagutzen den estiloan hainbat pintura, poster, ilustrazio egin zituen, bitxi, alfonbra, tapiz eta antzerki dekoratuen diseinu batzuekin batera. Askotan, bere lanetan, emakume gazte, eder eta osasuntsuak ageri dira, jantzi neoklasikoekin, askotan lorez inguraturik eta ileak hauen inguruan uhinak egiten dituzte. Dekorazioz betetako obrak egiteko joera zuen (Horror Vacui), eragin bizantziarretik etorria. Markoak ere berak diseinatzen zituen eta formatu oso estu eta luzeak gogoko zituen. Artea mezu espiritual bat itransmititzeko existitzen zela adierazi zuen eta frustratuta sentitzen zen bere fama arte komertzial batetik lortu izanagatik.
Slovanská epopej bere maisulana bezala kontsideratzen zuen. Urte asko pasa zituen Eslaviar herrien historia deskribatzen zituzten margo serie handi hauek egiten. Muchak serie hau bukatzea gaztetatik amestu zuen.
ErreferentziakAldatu
Kanpo LoturakAldatu
- https://www.mucha.cz/en/
- http://artchive.com/artchive/M/mucha.html
- https://web.archive.org/web/20060115145528/http://www.pricejb.pwp.blueyonder.co.uk/slav-epic/introduction.htm
- https://web.archive.org/web/20030622170042/http://www.artrenewal.org/asp/database/art.asp?aid=598
- http://www.museumsyndicate.com/artist.php?artist=192