Kristinatar

Giristino (karlistaldiak)» orritik birbideratua)

Kristinatarra (gaztelaniaz: cristino), Lehen Karlistaldian, Fernando VII.a Espainiakoaren alarguna Maria Kristina Borboikoaren aldekoa zen.[1] Arerioak karlistak izan ziren, Karlos Maria Isidro Borboikoaren aldekoak zirelako hala deituak.

Kristinatar soldaduak

Alderdi kristinatarrak nahiko talde heterogeneo osatzen zuen, barnean liberalak, Fernando VII.aren zale ohiak, absolutista erreformatuak, progresistak eta erbestetik etorritako frantsestuak zituelako. Hedaduraz, Baldomero Esparteroren erregeordetzan erreginaren zaleei horrela ere deitu zieten.

Erreferentziak

aldatu
  1. Kristinatar. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-23).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu