Ireki menu nagusia

Giorgio A. Tsoukalos (grezieraz: Γεώργιος Α. Τσούκαλος, Luzerna, Suitza,1978ko martxoaren 14a) jatorri greziarra duen idazle eta ufologo ezaguna da. Oso ezaguna egin da bere antzinako astronauten ideiei esker, batez ere telebistako saioetan. Bere ideiak oso polemikoak dira.

Giorgio A. Tsoukalos
Tsoukalos NOLA Comic Con 2012 A.JPG
Bizitza
Jaiotza Luzerna1978ko martxoaren  14a (41 urte)
Herrialdea  Suitza
Hezkuntza
Heziketa Ithaca College Itzuli
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak ufologista Itzuli, idazlea eta mythographerra Itzuli
IMDb nm2435429
www.legendarytimes.com

BiografiaAldatu

Giorgio 1985tik 1994ra Suitzako Montanako Institutuaren ikaslea izan zen. Ondoren, Ithaca (New York)eko Ithaca College non Komunikazioa eta kirol informazioa gradua egin zuen.[1] Poliglota da, gutxienez bost hizkuntza hitz egiten baitu. Ufologia arloan ezagutzera eman aurretik fisiokulturismoaren sustatzaile izan zen. 1994tik 2004 arte Fisiokulturismoren Nazioarteko Federazioan aritu zen eta 1999tik 2005era Pro Bodybuilding Productions enpresaren jabea izan da.[2]

Ufologia munduan sartu zenean, Tsoukalos "Legendary Times" aldizkariaren argitaratzailea izan da. Aldizkariaren helburu nagusia aintzinako astronauten teoria zabaltzea izan zen. Erich von Dänikenek sortutako Antzinako Astronautak Ikertzeko Zentruaren zuzendaria izan da hamalau urtez.

IdeiakAldatu

Tsoukalos Erich von Däniken idazlearen jarraitzaile sutsua da. Haren ustez, estralurtarrak beti egon dira gizakiaren garapena zaintzen eta bideratzen. Agian, estralurtarrek egindako esperimentu baten ondorioa izan daiteke gaur egungo gizakia. Ideia hauek demostratzeko antzinako testuak eta erorkinak aztertu ditu estralurtarren testigantzen bila.[3]

 
Tsoukalos Comic Con-en.

FilmografiaAldatu

Tsoukalosen presentzia ohikoa egin da lehen historiako estrelurtarren presentziaren inguruko telebista-saioetan, esaterako Ancient Aliens. Ufologo hau Estatu Batuetako kanal askotan agertu da, besteak beste, Travel Channel, History Channel,[4] National Geographic Channel, Coast to Coast AM... Antzinako astronauten bila mundu osoa arakatu du, inguru misteriotsuen eta gauza harrigarrien bila.

Tsoukalos InternetenAldatu

Tsoukalos irudia meme batzuei esker, Interneten ezaguna egin da. Normalean antzinako astronauten inguruko txantxetan protagonista bezala agertu da. Bere orrazkerak asko lagundu dio protagonismo hori lortzeko garaian.

ErreferentziakAldatu

  1.    .
  2.    .
  3.    .
  4.    .

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giorgio A. Tsoukalos