Gezi Beltza (Tolkien)

Artikulu hau Tolkienen eleberrietako objetu bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gezi beltza».

Gezi Beltza, Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko objektu bat da, Hobbita izeneko bere lanean agertzen dena. Gezi edo azkon bat zen, Girionen errege etxeko heredentzia, Bard I.a "arkularia"rengana iritsi zena, suntsitutatko Haraneko Hiriko tronuko oinordekoa Hobbita liburuko istorioa gertatzen den garaian.

Istorioa aldatu

Gezi Beltza, Bardi bere gezitokian geratzen zitzaion azken gezia zen Esgaroth Smaug herensugeagandik babesten ari zenean. Bultzakada baten ondorioz, azken aukera honetan, herensugearen bularraldearen ezkerraldera zuzendu zuen gezia, herensugearen harribitxizko armajantzia ahulen zen tokian hain zuzen ere. Litekeena da gezi hau Thror nanoak egin izana mendipeko errege zenean. Propietate magikorik ote zituen ez da ezagutzen, baina bai Bardek, gezi hori, jaurtitzen zuen bakoitzean berreskuratu egiten zuela.

Kanpo estekak aldatu