Geosmina

konposatu kimiko

Geosmina (grezieratik γεω- (geo-) "lurra", e ὀσμή (osme) "usaina") molekula organiko bat da, alkoholen taldekoa, lurreko hainbat mikrobiok ekoiztua. Molekula usaintsua da, erraz antzematen dena lur lehorraren gainean euria egiten duenean ("lur busti-berria"ren berezko usainaren sortzailea da molekula organiko hori). Bere formula kimikoa C12H22O da.

Geosminaren egitura kimikoa

Streptomyces generoko bakterio batzuek sortzen dute geosmina, eta baita hainbat Penicillium onddok eta zianobakteriok ere. Streptomyces coelicolor laborategian hazten denean sarritan usain bera askatzen du.

Basamortuetako animalientzat laguntza handikoa da geosmina. Molekula hori gameluek usaintzen dutenean, esaterako, ura gertu dagoela badakite [1].

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu