Genderqueer

Genderqueer (ingelesezko terminoa; «generoarekin bat ez datorrena» esan nahi du) genero arteko identitate bat da, Mendebaldeko identitate binarioen (femeninoa eta maskulinoa) eskemetan sartzen ez diren pertsonak biltzen dituena. Termino hau ez da nahasi behar queer («estrainioa») terminoarekin, azken horrek LGBT esparruaren barneko edozein gutxiengo sexual izendatzen baitu.

Genderqueer identitateaAldatu

Genderqueer direnak, esan bezala, ez dira identifikatzen mendebaldeko identitate binarioen (femeninoa eta maskulinoa) eskemarekin. Hona hemen genderqueer izendapenaren barnean izan daitezkeen identitate batzuk:

AgeneroaAldatu

Identitate ageneroan pertsona ez da identifikatzen genero bakar batekin ere.

Bigeneroa eta trigeneroaAldatu

Identitate bigeneroan pertsonak bere burua femeninoarekin eta maskulinoarekin identifikatzen du. Identitate trigeneroan pertsonak bere burua identifikatzen du femeninoarekin, maskulinoarekin eta hirugarren genero batekin (ageneroa, femeninoaren eta maskulinoaren arteko konbinazio bat edo bestelako bat).

GenderfluidAldatu

Genderfluid identitatean pertsona tarteka identifikatuko da genero batekin eta beste batzuetan beste genero batekin, eta trantsizioa lausoa eta zehaztugabea izanen da. Izenak fluidoei egiten die erreferentzia, gaitasuna baitute etengabeko mugimenduan egoteko, genderfluid pertsona generoen artean dabilen bezala.

PangeneroaAldatu

Identitate pangeneroaren barnean identitate guztiak sartzen dira, baina identitate finkoa da, genderfluid identitatea ez bezala.

Kanpo estekakAldatu