Polimeroen kimikan, gelifikatze-puntua osagai polimerizagarriak dituen disoluzio baten biskositatearen aldaketa azkarra da[1]. Gel-puntu ere esaten zaio.

Gel-puntuan disoluzioak gelifilatzeari ekiten dio, jariakortasun-galera gisa islatzen dena. Bi dimentsioko sareak edo hiru dimentsioko sareak sor ditzaketen gurutzamendu-polimerizazioen ezaugarria da gelifikatzea. Adibidez, azido dikarboxiliko bat eta triol bat kondentsatuz gero, gel bat sortuko da, baina azido dikarboxiliko berak eta diol batek ez dute gelik eratuko. Gela nahastearen ehuneko txiki bat izaten da maiz, nahiz eta eragin handia duen nahastearen propietateetan[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Iruin, J.J. & Elortza, J.M.. (1988). Kimika fisiko makromolekularra. Udako Euskal Unibertsitatea, 309-311 or. ISBN 84-86967-01-5..
  2. Young, Robert J.. (1991). Introduction to polymers. (2nd ed. argitaraldia) Chapman & Hall ISBN 0-412-30630-1. PMC 22493773. (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).

Kanpo estekak aldatu