Gaztelu (Aralar)

Euskal Herriko mendia
Gaztelu (mendia)» orritik birbideratua)

Gaztelu Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, 1085 metroko garaiera duena. Malloan bertan dagoen mendia da Txur-txur eta beste hainbat mendirekin batera. Basoz jositako mendia da Gaztelu.

Gaztelu
Datu orokorrak
Garaiera1.085 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°59′08″N 1°58′14″W / 42.98561°N 1.9706°W / 42.98561; -1.9706
MendikateaAralar
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaBaraibar
MendikatMendikat
LuberriLuberri
Artikulu hau mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaztelu (argipena)».

Irispideak aldatu

Baraibarren Izarritako errepikatzailera daroan bidea hartu behar da. Seinalatutako bidetik jarraitu behar da, mendebalderantz Belutako langaraino, ondoren, hegomendebaldera biratzeko. Pagadia, nahaspilatsua izan daiteke, bereziki lainoa egonez gero, eta lenar malkartsuak igaro behar dira zuzenean tontorrera joateko. Horregatik, gomendagarria izan daiteke Prantzes errekaren arroari tokia uzten dion bidea jarraitzea eta Olatxikiko bordatik gertu kokatzea, Gaztelu eta Arriolatzen artean babestua. Toki honetatik, errazagoa izan daiteke tontorrera iristea. Beste ibilbide batzuk egin daitezke Albitik abiatuz. Kasu horretan, Urdangoene lepoa zeharkatu beharko da, Txameni eta Beloki artean dagoena eta, hemendik, Etzantzatik Olatxikiko bordara jeitsi, tontorra baino lehenxeago dagoena.

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa