Gaur ez
Gaur Ez rock musikako talde bat da, 2006an Iruñean sortua.
Gaur ez | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Iruñea |
Musika mota | rock |
Urteak | 2005 - |
Taldekideak | |
Amaia Espinosa Alfredo Jimenez Idoia Arraiza Julen Gil Xabier Unanua |
Historia
aldatuTaldea 2006. urtean sortu bazen ere 2010. urtean sendotu zen. Xabik (baxua), Alfredok (gitarra) eta Idoiak (gitarra) osatutako hirukotera, Julen (bateria) eta Jule (ahotsa) batu ziren, erritmo sendoagoak eta nahitaezko melodia aldaketak ekarriz. Aire fresko berrien energiak bultzatuta, haien ohiko erritmo karibetarra gainditu eta gogotsu ekin zioten lanari, abesti berriak sortuz eta 2011n berriro ere hainbat agertoki aztoratuz. Errepidez, ilusioz, kontzertuz, jende berriaz, ikaspenez eta hazkuntzaz beteriko 3 urte eder eta aberats izan ziren. Tartean haien lehenengo diskoaren erditzea (2012).
2013ko udazkenean Julek taldea utzi eta taldeak etena egin behar izan zuen. Denbora pasata, noraezean ibili eta gero Amaia sartu zen boskotea osatuz eta II diskoa besapean (2017).
Diskoak
aldatu- Gaur ez I (2012, Gor Diskak)[1]
- Gaur ez II (2017)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gor Discos | GAUR EZ. (Noiz kontsultatua: 2017-12-03).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |