Gaueko danborraden debekua (Donostia 1930)

Gaueko danborraden debekua Donostiako alkatea zen Jose Antonio Begiristainek ezarri zuen 1930eko urtarrilean. Ondorioz, hirian protestak eta atxiloketak bizi izan ziren.Debekua urte bakar bat eman zen; hurrengo urtean, behin diktadura eroria, festa normaltasunera itzuli zen.

Historia

aldatu

Primo de Riveraren diktadurak 1923tik 1930 arte iraundu zuen. Diktaduraren babesean Inmoralitate Publikoaren Aurkako Espainiako Liga sortu zen Espainian, muturreko erakundea; horren barruan Espainiako eta Hego Euskal Herriko lurraldetan delegazio probintzialak sortu ziren, bat Donostian. Erakunde horrek agiri bat prestatu zuen "gaueko danbor hotsak eta dantza lotuak debekatzeko", "moraltasun publikoaren kotrakoak zirelakoan".[1] Testuak 400 donostiarren sinadurak bildu zituen eta, ondorioz, alkateak gauean danborradak debekatu zituen. Debekua bakarrik gauari eragin zion; eguneko danborradak arazorik gabe desfilatu ziren.

Istiluak

aldatu

Nahiz eta debekua izan, elkarte batzuk berdin-berdin jo zuten gau hartan, bai banderaren igoeran baita ere haien egoitzetan. Gaztelupe Elkarteak ere Alde-Zaharrean desfilatu zuen. Zabalgunean bestetik istiluak sortu ziren. 200 pertsona inguruk, mota askotako musika-tresnekin, kaleetan ibili ziren eta alkatearen etxera joan ziren, haren balkoi azpian danborrada jotzeko; oso danborrada berezia izan zen zeren eta zarata egiteko edozein objetu erabili baitzuten:latak, kaxak, danborrak... Ekimena debekatuta zegoen eta polizia atera zen, danborrada desegiteko. 18 lagun atxilotu zitzuten.

Diktadura urte bereko urtarrilaren 28an amaitu zen eta, 1931ean, danborrada normal jo zen, egunez eta gauez.

Erreferentziak

aldatu
  1. Maite Reizabal Arregi: Hirutxuloko Hitza, 2021/01/15, 26 or.[1]

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu