Gasteizko IKA euskaltegia, IKA Gasteiz izenez ere ezaguna, 1989. urtean Gasteizen (Araba) sortutako euskaltegia da. Irabazi-asmorik gabeko kultur elkartea da.

Gasteizko IKA euskaltegiaren logoa

Historia aldatu

1989. urtean sortu zen, AEKko kide batzuen desadostasunak zirela medio. 2022. urtean 1900 ikasletik gora zeukan, Araban ikasle gehien dituen euskaltegia, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan hiru handienenetakoa. [1]

Kokalekua aldatu

Gaur egun hiru egoitza dauzka: Aratz euskaltegia, Adriano VI.a kalean, Lovaina auzoan; Gasteiz euskaltegia, Errege-erregina Katolikoen kalean, Zaramaga auzoan; eta Amaritu euskaltegia, Pilar auzoan. Gainera, beste bi gelategi dauzka: Pitti gelategia, Aratz euskaltegiaren ondoan; eta Zaldiaran gelategia, Koroatze auzoan.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu