Garro Lapurdiko handiki-familia (Gerezieta, Lekorne). Garroko lehen jaun ezaguna Bertrand, Lapurdiko bizkondearen zerbitzaria, izan zen (XII. mendean). XIII. mendean, Amigot Garrokoak Nafarroako eta Ingalaterrako erregeen artean bitartekari-lanak egin zituen, eta handik aurrera Nafarroako erregeen zerbitzari egin ziren garrotarrak. Gerezietako etxea utzi gabe, etxe berriak sortu zituzten Ortzaizen eta Iruñean. Garro eta Altzate etxeak batu ziren 1641. urtean, eta Urtubiako gaztelua hartu zuten oinordekotzan. Kargu militarrak eta aitoren seme tituluak izan zituzten garrotarrek XVII. eta XVIII. mendeetan.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Lapurdiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.