Garapen psikosoziala, Erik Eriksonek (1902-1994) sortutako teorema psikologiko bat da. Piaget bezala, Eriksonek ere, haurrak, aurretik zehazturiko segida batean garatzen jaoten direla defendatzen du; baina garapen kognitiboan zentratu ordez, gizartean nola moldatzen diren eta honek ze eragin mota duen pertsonengan azaltzen saiatzen da. Eriksonen garapen psikosozial hau 8 momentutan zatitzen da eta bakoitzak bi emaitza izan ditzake.

Erik Erikson.

Konfiantza vs mesfidantza

aldatu

Jaiotzetik urtebete bete arte, haurrek, besteenganako konfiantza edukitzearen ahalmena garatzen joaten dira, bere zaintzaileak izaten dituzten jarreretan oinarritua. Konfiantza hau era egoki batean ematen bada, haurrak konfiantza eta segurtasun sentsazioak garatzen ditu eta mehatxatuta senti daitekeen egoeratan seguru sentitzeko ahalmena izan dezake. Etapa hau ez bada behar bezala burutzen, etorkizunean, besteengan fidatzeko arazoak izango ditu eta ondorioz, estutasun, ziurtasun falta eta munduarekiko gehiegizko mesfidantza sentipenak izango ditu.

Autonomia vs lotsa/zalantza

aldatu

Lehen eta hirugarren urte bitartean, haurrak bere independentzia baieztatzen haste dira, amarengandik urrun egoten ikasten dute, beraiek aukeratzen dute zein jostailu nahi duten… Independentzia hau sendotzen eta bultzatzen bada, konfiantza gehiago duten pertsonak bihurtzen dira, eta segurtasun gehiago izanik. Baina guzti hau kritikatzen bada, besteengan dependentzia sendo bat garatuko du, auto-estimarik gabeko pertsona bat bihurtuz eta gauzak egiteko garaian lotsatuta sentituko da edo ez du seguru izango ea aurrera eramateko gai izango den.

Ekimena vs errua

aldatu

Hiru urtetatik zazpi urterarte, haurrak geroz eta zorrotzagoak bihurtzen dira. Jarduerak planifikatzen hasten dira, jokoak asmatzen dituzte eta beste pertsonekin ekintza ezberdinak hasten dituzte. Haurrari gauza hauek egiteko aukera ematen bazaio, ekimen sentsazio bat garatuko du bere barnean, eta beste pertsonak zuzentzeko eta erabakiak hartzeko gaitasunean, ziurtasun sentsazio bat izango dute. Baina honek guztiak huts egiten badu, haurrek, errudun direlakoaren sentipen bat garatuko dute. Besteekiko eragozpen bat besterik ez direla pentsatuko dute, eta jarraitzaileak izango dira bere bizitza guztian zehar eta ekimen falta izugarria izango dute.

Industriositate vs gutxiagotasuna

aldatu

Haurrak sei urte dituztenetik nerabeak bihurtzen diren arte, beren lorpenekiko harrotasun sentipen bat garatzen joaten dira. Proiektuak egiten hasten dira, eta bukatu arte horrekin jarraitzen dute, eta nahi zutena lortu dutenez, bere buruarekin ondo sentitzen dira. Jarduera hauengatik animatzen bazaie, oso langileak direlaren sentsazioa izango dute, eta beraiengan konfiantza handia izango dute. Baina hau ez bada behar bezala garatzen, haurra bere burua gutxiestetuko du, dituen ahalmenak zalantzan jarriko ditu eta ondorioz ezin izango du bere potentzial guztiaz baliatu.

Identitatea vs paper nahasketa

aldatu

Nerabezaro garaian, umeak geroz eta independenteagoak sentitzen hasten dira eta etorkizunean pentsatzen hasten dira eta beren identitatea eraikitzen dute. Baina honek eragozpenak ekartzen baditu, bere ideiak nahastu daitezke eta ez du argi izango zein den bere lekua munduan.

Intimitatea vs isolamendua

aldatu

Pertsonak 20-25 urte dituenean, beste pertsonekin harreman estuagoak izaten hasten gara. Etapa honetako helburuetako bat, pertsona egoki bat aurkitzea da, horrekin konpromiso luze bat igarotzeko nahia izanik, beti ere familia kanpoko pertsona batetaz ari bagara. Hau guztia ondo osatuz gero, etorkizun batean, erlazio egokiagoetara eramango gaitu eta segurtasun sentsazio handia izango dugu guregan. Erlazio hauek intimitate maila bat ekartzen dute. Aurreko etapa guztiak era egoki batean garatu badira ez du zergatik arazorik egon behar, baina hala ez bada, pertsonak intimitate hori saihesten saiatuko da, konpromiso eta erlazioen beldur izango delarik, eta ingurutik geroz eta gehiago isolatuko da, depresio egoeratara iritsi daitekeelarik.

Sortzea vs gelditasuna

aldatu

Adin nagusiago batera iristean, behin gure bizitza egokitua dugunean, gizarteari ekarpen bat egitea pentsatzen dugu, haurrak izatea, lanean produktiboak izatea, komunitatean parte hartzea…. Helburu guzti hauek lortzen ez baditugu gelditasun sentsazio bat izango dugu. Etapa hau behar bezala betetzen ez bada, bere bizitza beti berdina delakoaren pertzepzioa izango du, bere bizitza aurrera dioala eta ez duela ezer lortu.

“Ni-aren” osotasuna vs etsipena

aldatu

Zahartzen eta erretiroa hartzen goazen heinean, gure emankortasuna gutxitzen joaten da eta bizitza miatzen hasten gara. Garai honetan gure bizitza guztia ebaluatzen dugu eta ea nahi izan dugun bizitza eduki dugun. Emankorra izan ez dela uste badugu, errudunak sentituko gara benetan ez baitugu bizitza probetxuz gozatu eta ondorioz etsipena sentituko dugu eta horrek askotan depresiora eraman gaitzake.

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu