Garagar Gantzu (jatorrizkoan, Barliman Butterbur) Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den pertsonaia bat da. Eraztunen Jauna lanean agertzen da eta bertan Pottoka Zutitua ostatuaren jabea da, Bree herrian kokatua, Eskualdetik kanpo.

Garagar Gantzu
Legendarium
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Jardueratabernaria

Garagar Gantzu gizon baxu, burusoil, lodi eta aurpegi gorriko bat zen, oso hiztuna eta ostatuaren kargu egiten oso arduratua zegoena. Gainera, oso oroimen txarrekoa zen. Aragornen arabera "bezeroek uneoro deitzen dizutelako baizik ez zara gogoratzen zure izenaz".

Gandalfek Frodori mezu bat bidaltzeko eskatu zion, non honi uztaila amaitu aurretik Eskualdea uzteko esaten zion, Nazgûlekin zuen arrisku latza zela eta, eta berarekin Breen batzeko. Gainera, Gandalfekin elkartzerik ez bazuen, Zangoz fidatzeko esaten zion, honek Rivendelera gidatuko baitzituen. Bere arduren eta bere oroimen txarraren ondorioz, Garagar Gantzuk ezin izan zion Frodori mezu hori bidali hau ostatura bertara iritsi zen arte, jendearen aurrean desagertuz.

Pottoka Zutitua ostatuan hobbitei ostatu eman zien eta Bill izeneko pottoka bat eman zien besteak Bill Iratzetak lapurtu ondoren.

Eraztunaren Gerraren amaieran hobittei Eskualdean zer gertatzen ari zen ohartarazi zien, hauek euren lurraldea Sarumanen izaki gaiztoetatik garbitu ahal zezaten

« Benetan oso gutxi dakizu Garagar zaharra lerdoa dela uste baduzu -esan zuen Gandalfek-. Oso aztia bere esparruan. Hitzegiten duena baino gutxiago pentsatzen du, eta polikiago; baina adreiluzko horma batean zehar ikus dezake (Breen dioten bezala) »

.

Kanpo estekak aldatu