Proiektuen kudeaketan, Gantt diagrama proiektu edo lan-andana bateko bilakaera agertzen duen aurreikuspen bat da, lanen arteko bateragarritasunak eta ondorengotasunak kontuan harturik, azkenean proiektu osoaren iraupen minimoa emateko. Aldi berean, egutegia agertzen duen ardatz batean zehar eta proiektuaren hasiera-data finkaturik, egin beharreko lanak noiz hasi eta bukatu behar diren azaltzen du, lanen denbora-planifikazioa zehaztuz horrela. Henry Gantt estatubatuar ingeniariak asmatu zuen 1910eko hamarkadan, taylorismoaren printzipioak jarraituz.

Gantt diagrama: C lana A lana bukatutakoan bakarrik has daiteke. D lana ere B lana bukatutakoan abiarazi behar da. A eta C lanak batera egin daitezke, baita B eta D lanak ere. Horrela, lan zenbait batera egin eta proiektuaren iraupena murriztu egiten daitekeela erakusten du diagramak.

Kanpo estekak

aldatu