Galtonen taula, quincunx izenez ere ezaguna dena, estatistikaren irakaskuntzan erabiltzen den gailua da, banaketa normalaren izaera azaltzeko. Francis Galton zientzialariak asmatu zuen XIX. mendean.

Galtonen taulak banaketa normala erakusten du.

Aurretik beira batez estalita, goi aldean kokatzen den zulo batetik pilotatxoak poliki pasa ondoren, koska lerro paralelo batzuetatik pasatzen dira, lerroz lerro beheraka koska kopurua bat handiagoa delarik (1, 2, 3, 4, ...). Koska bat jota, pilotatxoak probabilitate berdina du ezkerretik edo eskuinetik beheraka jarraitzeko. Alde batetik jaitsi ondoren, hurrengo lerroko koska bat jo eta berdin, alde batera edo bestera egin dezake probabilitate berdinez. Honela, lerro guztietan ezkerra edo eskuinera egindako aldien kopurua binomial banatzen da: B(n,0.5), n izanik lerro kopurua guztira. Lerro guztiak pasa ondoren, pilota bere azken kokapena erakusten duen gelaxka batera sartzen da. Saiakuntza pilota askorekin egiten bada, gelaxketan sartutako pilotek banaketa normalaren gutxi gorabeherako itxura erakutsiko dute ziur aski. Honela banaketa binomial simetrikoa, p=0.5 duena alegia, banaketa normalerako duen joera erakusten da.

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak

aldatu