Gérard Kango Ouédraogo

Gérard Kango Ouédraogo (Ouahigouya, 1925eko irailaren 19a, – Uagadugu, 2014ko uztailaren 1a) Volta Garaiko lehen ministroa izan zen 1971tik 1974ra.

Gérard Kango Ouédraogo

Burkina Fasoko Lehen Ministroa

1971ko otsailaren 13a - 1974ko otsailaren 8a - Sangoulé Lamizana

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1956 - 1959
Bizitza
JaiotzaOuahigouya (en) Itzuli1925eko irailaren 19a
Herrialdea Burkina Faso
 Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaUagadugu2014ko uztailaren 1a (88 urte)
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Paris
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlliance for Democracy and Federation – African Democratic Rally (en) Itzuli

Independentzia baino lehen, 1956an, Frantziako Biltzar Nazionaleko diputatu hautatu zuten. 1960an Volta Garaiko lehen enbaxadore Erresuma Batuan izendatu zuten. 1966an amaitu zuen bere misioa, eta kargu ofizialetan jarraitu zuen lanean. 1971tik 1974ra lehen ministro izan zen Sangoulé Lamizanako lehendakaritzan, eta 1978tik 1980ra Biltzar Nazionaleko presidente izan zen. Saye Zerboren 1980ko azaroaren 25eko estatu-kolpearen ondoren, Ouédraogo espetxeratu egin zuten. 1990eko hamarkadaren hasieran askatu egin zuten eta 1992an diputatu aukeratu zuten. 1997an berriz hautatu bazuten ere, hurrengo urtean politika utzi zuen.