Fusaerdi musikan biribil baten hirurogeitalaurena irauten duen musika irudia da. Frantzian quadruple croche deitzen da; Erresuma Batuan eta Kanadan, hemidemisemiquaver (kortxea erdiaren erdiaren erdia); eta AEBetan, sixty-forth note (nota hirurogeitalaurena).

Plika gorantz duen fusaerdi bat, beherantz duen beste bat eta fusaerdi isiltasuna

Lau isats edo neuma daramatza. Neuma horiek dituzten beste notak bezala, zenbait fusaerdi bata bestetik gertu eta konpas berean daudenean, lau neuma horiek elkartu egiten dira eta lau barra horizontal edo okertu bihurtzen.

Koru musikan ez da ohikoa fusaerdirik banatzea, beren laburraren ondorioz.

Haren erdia dirauenari garrapatea esaten zaio.


Kanpo estekak aldatu