Furusato

Teiichi Okano eta Tatsuyuki Takanoren abestia

Furusato (japonieraz: 故郷?) Japoniako haur-kanta ospetsua da. Teiichi Okanok konposatu zuen 1914an; hitzak Tatsuyuki Takanok idatzi zituen. Japoniako gobernuak irakatsi beharreko abestien artean sartu zuen hezkuntza sistema publikoan, eta duela gutxi jaso da Nihon no Uta Hyakusen izeneko abesti herrikoien bilduman.[1]

Furusato
Atsushi (en) Itzuli musika-lana
Egilea(k)Atsushi (en) Itzuli
Argitaratze-data2012
Ezaugarriak
Genero artistikoachildren's music (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daMusic (en) Itzuli
HitzakTakano Tatsuyuki (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaTeiichi Okano (en) Itzuli
«Furusato» abestiari monumentua Tottorin.

Gaia aldatu

Nahiz eta japonierazko furusato hitza "jatorrizko lurraldearen", "jaioterriaren" edo "antzinako etxearen" baliokidea izan eta Takanoren jaioterria Nakano izan (Naganoko prefekturan), letrak ez dirudi leku jakin bati erreferentzia egiten dionik.[1]Horren ordez, bere jaioterritik urrun lan egiten duen pertsona bat da abestiaren protagonista, eta bere jaioterriko mendi eta ibaiekiko nostalgia adierazten du.

Historia aldatu

1970eko hamarkadara arte egileen izenak ezezagunak ziren, baina 1992tik aurrera Teiichi Okano eta Tatsuyuki Takano izenak abestian inprimatuta agertzen dira eskolako musika-liburuetan.[1]

Naganoko 1998ko Neguko Joko Olinpikoen amaiera-ekitaldian interpretatu zen, eta, 2014an, abestiaren ehungarren urteurrena ospatzeko, Saito Kinen Festival Matsumoton (2015etik Seiji Ozawa Matsumoto Festival, OMF) orkestra-akonpainamendua zuen haur-abesbatza batek interpretatu zuen Naganon, Seiji Ozawaren zuzendaritzapean.[1]

2014an Il Divo taldeak Japonian zehar eginiko biran, abestiaren bertsioa egin zuen. Abestia 2014ko abenduaren 1an plazaratutako Live in Japan musika-diskoan jaso zuten.[2]

Hitzak aldatu

Kanji Hiragana Rōmaji Itzulpena

兎追いし 彼の山
小鮒釣りし 彼の川
夢は今も 巡りて
忘れ難き 故郷

如何にいます 父母
恙無しや 友がき
雨に風に つけても
思ひ出づる 故郷

志を 果たして
いつの日にか 帰らん
山は靑き 故郷
水は淸き 故郷

うさぎおいし かのやま
こぶなつりし かのかわ
ゆめはいまも めぐりて
わすれがたき ふるさと

いかにいます ちちはは
つつがなしや ともがき
あめにかぜに つけても
おもひいづる ふるさと

こころざしを はたして
いつのひにか かえらん
やまはあおき ふるさと
みずはきよき ふるさと

usagi oishi ka no yama
ko-buna tsurishi ka no kawa
yume wa ima mo megurite
wasuregataki furusato

ika ni imasu chichi haha
tsutsuganashi ya tomogaki
ame ni, kaze ni tsukete mo
omoi izuru furusato

kokorozashi o hata shite
itsu no hi ni ka kaeran
yama wa aoki furusato
mizu wa kiyoki furusato

Untxien atzetik nenbilen mendi hartan.
Arraintxoak harrapatzen nituen ibai hartan.
Gaur egun ere amets haiek itzultzen dira.
Ezin dut nire jaioterria ahaztu.

Aita, ama, ondo zaudete?
Nire betiko lagunak ondo egongo dira?
Euria erortzen denean eta haizeak jotzen duenean ere,
nire jaioterriko oroitzapenak azaleratzen dira.

Egunen batean, nire ametsak egia bihurtu ditudanean,
itzuliko naiz.
Mendiak berdeak diren tokira, nire jaioterrira.
Urak garbi diren tokira, nire jaioterrira.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu