Fundación Inversión Ahorro Responsable
Fundación Inversión Ahorro Responsable (FIARE) Bilboko irabazteko asmorik gabeko erakundea da, banku etiko arloan aritzen dena.
Fundación Inversión Ahorro Responsable | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | FIARE |
Mota | Bankua |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | European Federation of Ethical and Alternative Banks (en) |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | kooperatiba |
Jabea | Banca Etica (en) |
Historia | |
Sorrera | 2003 |
Jasotako sariak | Ignacio Ellacuría Saria (2011) |
webgune ofiziala |
Fiare finantza etikoetan oinarritutako bi proiekturen batasunetik sortu zen: Banca Popolare Etica, 1999tik Italian lan egiten duen banku kooperatiboa, eta Fiare, 2005etik Espainian jarduten duena. Biek eraldaketa sozialaren zerbitzura dagoen tresna izan nahi dute, hirugarren sektoreko proiektuen finantzaketaren, ekonomia sozial eta solidarioaren eta finantza-bitartekaritzaren kultura sustatzearen bidez, gardentasunaren, parte-hartzearen eta demokraziaren printzipioen pean.[1]
Zerbitzuak
aldatuHelburua gizarte-ekonomiako erakundeentzako erreferentziazko bankua izatea da. Horregatik, erakunde eta enpresentzako eta partikularrentzako finantza-zerbitzuak eta -produktuak eskaintzen ditu; baita kontu korronteak, horiei lotutako zerbitzuak ere, hala nola zergen eta nominen ordainketak, txartelak, mota guztietako transferentziak, ordainagirien igorpena, etab.[2]
Finantzaketa eskatzen duten jarduerak baloratzeko, "Balantze Sozial Integratua" izeneko azterlana egiten da. Bertan, jardueraren bideragarritasun ekonomikoa aztertzeaz gain, proiektuak gizartean eta ingurumenean duen eragina aztertzen da. Proiektu bat finantzatzen den edo ez erabakitzeko, aipatutako hiru alderdiak (bideragarritasun ekonomikoa, inpaktu soziala eta ingurumenarekiko inpaktua) garrantzi berdina daukate.
Finantzaketa-arloak
aldatuFinantzaketa-irizpideen barruan sartzen diren arloak:
- Gizarte-ongizateko sistema: zerbitzu soziosanitarioak, etxebizitza soziala, mikrokreditu asistentziala.
- Eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak: eraikinen isolamendua, kogenerazioa, eguzki-energia termikoa, eguzki-energia fotovoltaikoa, eolikoa, hidroelektrikoa;
- Ingurumena: hondakinen kudeaketa, lehengaien birziklapena, eko-ekoizpen bateragarriak;
- Hurbileko nekazaritza: produktu organikoak (ekologikoak) ekoiztea eta merkaturatzea; merkaturatzeko bide laburrak, kontsumo-taldeak eta elikadura-subiranotasuneko prozesuak sustatzea
- Nazioarteko lankidetza: Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioak eta/edo nazioz gaindiko erakundeek, mikrofinantzek, finantza etikoek eta solidarioek aitortutako garapenerako lankidetza.
- Animazio soziokulturala: hezkuntza, kultura, kirola, gazte-zentroak, etab.
- Bidezko merkataritza; gertutasunean lan egiten duten erakundeak
Jarduera finantzaezinak
aldatuGiza garapena oztopatzen duten jarduera ekonomikoak finantzatzeko aukera baztertzen dira
- Armak ekoiztea eta merkaturatzea; ingurumenean eragin negatiboa duten jarduerak; gizakiarentzat eta ingurumenarentzat arriskutsuak diren energia-iturriak eta teknologiak erabiltzea eta garatzea.
- Haurren lan-esplotazioa, giza eskubideen urraketa.
- Ziurtagiri ekologikoaren estandarretan aurreikusitako irizpideak errespetatzen ez dituzten animalien hazkuntza intentsiboa.
- Minorien bazterketa sustatzen dutenak.
- Giza eskubideak nabarmen errespetatzen ez dituzten edota ingurumena suntsitzearen erantzukizun larria duten erregimenekin zuzeneko harremana izatea.
- Zientzia-arloko ikerketa-jarduerak, subjektu ahulen edo tutoretzarik gabekoen edo animalien esperimentaziora bideratzen dutenak.
- Sexuaren merkantilizazioa.
- Ausazko jokoak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Quiénes somos | Fiare Banca Etica» www.fiarebancaetica.coop (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
- ↑ «Fiare Banca Ética» www.cepes.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).
- ↑ «Política del crédito | Fiare Banca Etica» www.fiarebancaetica.coop (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).