Frente Andaluz de Liberación

Frente Andaluz de Liberación (FAL, Askapen Fronte Andaluziarra) Andaluziako alderdi independentista izan zen. Al-Andalus-eko Yama´a Islamikotik zetozen militante batzuk sortu zuten, baita independiente batzuk ere. FAL-ek Erdi Aroko Al-Andalus-eko arabiar eta islamiar kultura berreskuratu nahi zuen. Euren ikurra zortzi puntako izarra zen. 1990ean Nación Andaluza sortu zuten alderdietako bat izan zen. Urte hartan bertan 1633 boto lortu zituzten Andaluziako hauteskundeetan, %0,06.

Kanpo estekak aldatu