Freka (?-Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2754), Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da, eta, bere istorioa, Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan kontatzen da. Rohirrim eta dunledinar jatorriko gizon aberats bat da, ustez, Eorlen etxekoen senidea Freawine erregearen ondorengo bezala, Helmen garaian Rohango erregearen aholkularia. Bere itxura fisikoa, ile beltzaranagatik eta bere "gerri zabala"gatik bereizten zen. Bere lurraldeak, Rohango mendebaldeko muga eratzen zuen Adorn ibaiaren bi alboetan aurkitzen ziren.

Frekak, bere seme Wulf Helmen alabarekin ezkontzeko asmoa zuen. Asmo honekin abiatu zen Edoraserantz, armada handi batekin, erregearen baimena eskatzera. Baina erregeak ezezkoa eman zion, eta Frekak, Helm iraindu eta mehatxatu zuen lehia bat hasi zen. Bilera amaitu ondoren, kanpora irten eta Helmek berak, Frekari, hau berehala hil zuen ukalbikada bat eman zion, honen ondorioz, Helmek, Burdinazko Esku ezizena jaso zuelarik. Honen jarraian, Frekaren semea eta honen senide guztiak, erregearen etsai bezala aldarrikatu zituen.

Lau urte beranduago, Frekaren seme zen Wulf, berriz Edoraserantz abiatu zen dunledinarren armada baten buru mendeku bila, eta lortu zuen nahi zuena, Rohango tronua bereganatuz.