Manikura frantziarra, Parisen jatorria duen ideia bat da. Hatzazalaren oinarrizko arrosa kolore naturalagatik, mutur zuriekin bereizten da, hatzazal naturalen antza hartuz. Hatzazalen muturrak, zuriz margotzen dira, gainontzeko zatia, arrosa koloreko esmalte batekin edo kolorerik gabeko batekin margotzen den bitartean.

Manikura frantziarraren adibidea

Historia aldatu

Manikura frantziarrak, ziuraski, bere jatorria, XVII. mendean izango zuen, eta ezaguna zen 1920 eta 1930eko hamarkadetan. Estiloa, bere sinpletasunagatik aukeratua da, hatzazalei, itxura natural eta zaindutako bat emanez. Bere ospea, egungo joera kosmetikoetan amerikar industria pornografikoko estetikak izan duen eragin handiagoari ematen zaio.

Prozedura aldatu

Manikura frantziarra, sarri, beste manikura mota batzuk baino garestiagoa da, hatzazalaren gainean aerografo bidezko diseinua bezala, hatzazal esmaltedun plantila edo margotu bat erabiltzen duena, zurizko lerro fin batekin, edo lerro sendoago bat, ez oso zehatza, beranduago, hatzazal esmalte kentzailearekin garbitzen dena. Zuk zeuk egin moduan, manikura frantziarra, etxean ere egin daiteke, hatzazal esmaltea emateko plantilen bidez.

Aldaerak aldatu

Manikura amerikarra, manikura frantziar bat da, baina muturrak beix kolorekoak, zuriak izan beharrean, eta hatzazalaren gaineko arrosa kolorezko leunduarekin. Hatzazal akrilikoak ere erabiltzen dira, oso luzeak direnak, hatzazalentzako lekeda bereziarekin itsatsiak.

Kanpo estekak aldatu