Fosforo zuriko munizio

Fosforo zuriko munizioak fosforo elementu kimikoaren alotropoetako bat erabiltzen duten armak dira. Fosforo zuria ke-, argiztapen- eta su-munizioetan erabiltzen da, eta, eskuarki, munizio trazatzaileen elementu sutsua da.[1] Fosforo zuriko munizioen beste izen komun batzuk WP, Willie Pete eta Willie Peter argot-terminoak dira, William Peter izenetik datozenak –"WP" letren Bigarren Mundu Gerrako alfabeto fonetikotik–; jargoi militarra, alegia.[2] Fosforo zuria piroforikoa da –hau da, aire-kontaktuan pizten da–, indarrez erretzen da eta su eman diezaieke arropari, erregaiari, munizioei zein beste erregaiei.

AEBetako Aire Indarren Douglas A-1 Skyrider hegazkin bat, 45 kilogramotako fosforo zuriko M47 bonba bat jauritzen FNLaren base batean, Hego Vietnamen (1966).

Erreferentziak aldatu

  1. «Pyrotechnics, Explosives, & Fireworks» www.faqs.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).
  2. (Ingelesez) White phosphorus: weapon on the edge. 2005-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-03-15).

Kanpo estekak aldatu