Artikulu hau komunikazio teknikari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Foro (argipena)».

Foroa ahozko komunikazioko teknika bat da. Leku fisiko batean -areto edo plaza batean-, edo birtual batean, -Internet bidez- gauzatzen den komunikazio-ekintza bat da. Bertan parte hartzaileen interes komuneko hainbat gairen inguruan arituko dira. Ideiak trukatzeko edo norbaitekin eztabaidatzeko erabiltzen da.

Eztabaida foro pribatu bat, sinkronoa. Aurrean moderatzailea eta moderatzaileak gai zerrendak-eta erakusteko erabiltzen duen pantaila. Parte-hartzaile guztiak pantailari eta moderatzaileari begira.

Foroak foro publikoetan edo foro pribatuetan (edo foro babestuetan) sailka daitezke. Horietan parte hartzeak duen garrantzia da gai bati buruzko ikuspegiak batera entzun daitezke. Foroak sailka daitezke, baita ere, foro sinkrono -zuzenean- eta asinkronoetan -esandakoen erantzunak etorkizun hurbil batean ailegatuko dira-.

Foroen funtzio nagusia da pertsona talde bati beren artean komunikatzeko aukera ematea, interesatzen zaienaz edo ezagutu nahi dutenaz hitz egiteko (edo, Interneteko foroetan, idazteko). Izan ere, era berean, gai bati buruzko iritziek denboran zehar izan duten bilakaera ezagutzeko aukera ematen du.

Foro formal eta akademikoetan elkarrizketa gehienak gordeta geratzen dira, iraganekoak eta bertan daudenak. Grabagailuak erabil daitezke edo esandakoen laburpenak gorde daitezke, aktak-edo.

Ezaugarriak aldatu

-Foro formalek gai jakin bat jorratzen dute, adibidez: 'Arte abstraktua gustuko duzu?'; edo 'Nola hobetuko dugu gure hezkuntza sistema?' Eta, gai jakin horretan oinarrituta, komunikazio-hari bati jarraitzen zaio inplikatutako pertsonen erantzunak ateratzen saiatzeko.

Foroko parte-hartzaileak aldatu

 
Bederatzi parte-hartzaile foro publiko sinkrono batean, eszenatokiko mahai-inguruan. Ikus-entzuleek agian aukeratxoa izango dute galdera edo iruzkinen bat egiteko.
  • Koordinatzailea: Bileraren denbora zehazten du, parte-hartzaileak eta erakusketariak aurkezten ditu, eztabaidatuko den gaia aurkeztu eta helburu orokorrak zehatz-mehatz azaltzen ditu. Batzuetan parte-hartzaile batzuk ere aurkezten ditu. Moderatzaile lanak egiten ditu eta etengabeko jarraipena egin behar du foroa garatzen den bitartean, eta horretarako:
    • Parte hartzeko aurreikusitako arauak azaltzea.
    • Arauak betetzen direla zaintzea eta gaiaren koherentziari eustea, hau da, gai berari buruzko mezuen segidari eustea, digresio luzeak saihestea.
  • Idazkaria: hitza eskatzen duten parte-hartzaileak ordenaz behatu eta idazten dituena da. Zenbait foro formaletan esandakoa idatziz edo grabagailu baten bidez jasotzen du. Zenbait forotan akta jasotzen du.
  • Parte-hartzaileak: Gaiari edo arazoari buruz iritzia ematen dutenak dira, galderak eginez edo erantzunez.
  • Irakasleak: ikus-entzuleen galderei erantzuten diete.
  • Ikus-entzuleak: parte-hartzaile nagusiei galderak edo iruzkinak egiteko aukera izango dute, baina denboran mugatuagoan parte-hartzaile arruntak baino.

Antolaketa aldatu

  • Koordinatzaileak foroa hasiko du, eta zehatz-mehatz azalduko du zein den eztabaidatu beharreko gaia. Gai zerrenda aurkeztuko du. Parte-hartzaileak aurkeztuko ditu. Beharrezkotzat joz gero, arau batzuk ezarriko ditu.
  • Foroaren arauak adierazten dira. Txandak, denbora-mugak, etiketa...
  • Moderatzaileak azaldutako iritzien laburpena egiten du eta ondorioak ateratzen ditu.

Foroaren plangintza aldatu

  • Gaia edo helburua iragartzen du, gainerako puntuetara pasatu baino lehen.
  • Panelisten aurkezpena
  • Eztabaidaren eta galderak egiteko denbora zehaztea.
  • Eztabaidaren hasieran, panelista bakoitzak bere datuak ematen ditu.
  • Gai jakin bati buruzko ondorio bat izan behar du.

Moderatzailea aldatu

 
Moderatzailea zutik eta atzean sei parte-hartzaile.

Foroko eztabaida guztiak autoreen eta antolatzaileen edo argitalpenaren administratzailearen erantzukizuntzat jo ohi dira, hau da, foroa dagoen guneko editorearen erantzukizuna edo antolatzaileen erantzukizuna. Baina parte-hartzaileak burujabeak dira eta norbera da bere hitzen jabe eta esklabo. Horrenbestez, erabilera-baldintzak eta -arauak betetzen direla ziurtatzeko, eta lege-eskakizunak betetzeko, eztabaida-foroak dituzten guneek neurri-sistema bat ezarri ohi dute, hau da, zenbait pertsonari arauak errespetatzen ez dituzten edo lege-arazoak sor ditzaketen mezuak gainbegiratu eta ezabatzeko aukera ematen dien giza esfortzuen eta tresna teknikoen konbinazioa. Zeregin horretaz arduratzen diren pertsonei moderatzaile edo interneteko testuinguruan administratzaile deritze.[1] Interneten, arauak nahita eta modu zabarrean hausten dituzten parte-hartzaileei troll esaten zaie eta foro gehienetan arauak egoten dira horrelako trollak denbora luzean ez jasateko.

Moderatzailea funtsezkoa da foro batean. Hauek dira haren funtzio nagusiak:

  1. Eztabaidatuko edo aztertuko den gaia, gertaera, arazoa edo jarduera iragartzea eta prozesuaren barruan kokatzea.
  2. Egingo den jarduera deskribatzea eta parte-hartzaileen parte-hartzea arautzen duten arauei buruzko jarraibideak ematea.
  3. Arauak erabiltzaile arau-hausleei aplikatzea.
  4. Eskatzea parte-hartzaile orori arauak ezagutzea eta errespetatzea-
  5. Gaien artean ordena mantentzen du, interes orokorrekoak ez direnak ezabatuz edo orbitatik kanpoko erantzunak ezabatuz.
  6. Arazoa, gaia, gertaera edo jarduera argitu ondoren ixten da foroa, erabiltzaileak gaitik desbideratu direnean.

Bi neurri-mota daude: aurre-moderazioa, moderatzaileak linean agertu aurretik onartu behar ditu argitaratuko diren mezuak; eta post-moderazioa, jartzen diren mezuak automatikoki argitaratzen dira (linean agertzen dira). Guneak eskubidea du mezu horiek argitaratu ondoren ezabatzeko.[1]

Foroen sailkapena aldatu

 
PhpBB software libreaz eraikitako interneteko foro publiko asinkrono bat.
  • Foroa (Internet)
  • Foro babestua (edo pribatua): hemen ezinezkoa da parte hartzea erregistratu gabeko erabiltzaileentzat. Hau da, norbaitek mezuak bidali edo iruzkinak egin nahi baditu, lehenik erregistratu egin behar da. Edo gonbita jaso.
  • Foro publikoa: Foro publikoan edonork parte har dezake erregistratu gabe. Denek irakurri eta bidal ditzakete mezuak.

Foro iraunkorra: gai bat lantzeko mugarik gabe ezartzen dena da.

Komunikazioaren bat-batekotasunari begira, foroak honela sailka daitezke:

  • Sinkronoa. Zuzenean eztabaidatzen denean. Txandaka baina denbora jarraituan.
  • Asinkronoa. Parte hartzaileek beren mezuak argitaratu egiten dituzte eta erantzunak handik ordu edo egun batzuetara jaso daitezke.

Erreferentziak aldatu

  Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Foro (técnica de comunicación)» artikulutik itzulia izan da, 2022-08-16 data duen 145394307 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu