Formatu-ratio
Irudi baten formatu-ratio edo aspektu-ratioa —ingelesez: aspect ratio— honen zabalera eta altueraren arteko erlazioa da. Irudiaren zabalera altueragatik zatituz kalkulatzen da, eta “X.Y” moduan adierazten da.
Formatu-ratio komunak
aldatuTelebista tradizional baten pantailaren itxura-erlazioa 2009. urtera arte 4:3–koa zen. Gaur egungo telebistak, (definizio altua dutenek ere), panoramikoak moduan ezagututa, 16:9-ko itxura-erlazioa dute. 4:3ko pantaila baten 16:9ko irudiak ikustean pantailaren goi eta behealdean marra beltzak ikusiko dira
Zineman erabilitako itxura-erlazioak hurrengo hauek dira: 1.85:1 eta 2.39:1
Argazkigintzan aldiz, gehien erabilitako proportzioak 4:3 eta 3:2 dira, baina topa ditzakegu 5:4 , 7:5 eta 1:1 (laukia)
Gaur egungo ordenagailuetako monitoreek 16:9 ko erlazio-itxura dute, eta iraganean 4:3 eta 16:10-ekoak izan ziren.
Formatu-ratio zerrenda
aldatu5:4 (1.25:1)
aldatuEstandarra da eta emandako erresoluzioari dagokio 1280x1024, 17” pantailetan erabiltzen da, estandar hau laukizuzen ia karratua da.
4:3 edo 12:9 (1.33:1)
aldatu2009 arte PAL telebistan erabilitako estandarra izan zen; Ordenagailu-pantaila eta telebista askok ohiko estandar hau erabiltzen zuten, normalean plaza deitzen zutena.
3:2 edo 15:10 (1.50:1)
aldatuErabilitako estandarra NTSC telebistako pantailetan ageri da soilik.
14:9 (1.55:1)
aldatuEstandarra ez da zabala, ezta karratua, 4:3 eta 16:9 telebistentzako aukera ematen du transmisioa jasotzeko.
16:10 edo 8:5 (1.60:1)
aldatu15,4” estandarra urte batzuk atzera ordenagailuek eta bestelako pantaila elektronikoek erabiltzen zuten. Zinema ere estandarra da, baina 70 mm-ko itxura-erlazioa ez da nahastu behar.
16:9 (1.77:1)
aldatuEstandar hau 2009tik aurrerako ordenagailuetan eta definizio altuko telebistetan erabiltzen da. Zabala da eta maiz panoramika edo widescreen deritzote. Diagonalaren angelua 29,36ºkoa da. 1.77:1-ren baliokidea da.
1.85:1 (17:9)
aldatu16: 9 ezagunak baino zertxobait zabalagoa da, zinemako estandar hedatuena da. Universal Picturesek 1953an sartu zuen.
2.00: 1 (18:9)
aldatuUnivisium bezala ezagutzen den formatu hau 1998an sortu zen, Vittorio Storaro film zuzendariak konponbide gisa erabili zuen 21:9 eta 16: 9 bateratzea, pantaila eta telebistak estandar berdinaren menpe egoteko.
2.33:1 (21:9)
aldatuZinema-aretoetan eta film batzuk filmatzeko erabiltzen den estandarra da. 2009an PHILIPS konpainiak CINEMA 21:9 telebista merkaturatu zuen. Berriki Hego Koreako marka Lg-k ordenagailu monitore bat abiarazi du ezaugarri honekin
2.39:1 (12:5)
aldatu1970etik aurrera 35mm anamorfiko. Gaurko itxura-erlazio anamorfoa (pantaila zabala) zinemetan ikusten dena da. Merkatuan Panavison edo CinemaScop moduan ezagutzen da. 2.40:1 moduan espezifikatzen da Blu-ray pelikulak estrenatzeko.
2.55:1 (23:9)
aldatuCinemaScopen itxura-erlazio originala da 1954 arte, soinu optikoak filmei jarri aurretik. Hau ere Cinescope 55ren itxura-erlazioa izan zen.
2.59:1 (13:5)
aldatuZinerama altuera osoan.
2.66:1 (8:3 edo 24:9)
aldatuSuper 16mm negatiboaren argazki ateratzea da lente amorfoa duen gailuarekin.
2.76:1 (11:4)
aldatuUltra Panavision 70 (65mm eta 1.25x konpresio anamorfikoa). 1962 eta 1966 artean erabili zen pila bat pelikula egiteko, adibidez, Mad Mad Mad Mad World pelikula filmatzeko. Kamara MGM 65, ahala izendatu zuten UltraVisioni erreferentzia egiteko.
4.00:1
aldatuPolyvisionen erabilera urria, hiru irudiak 35mm 1.33:1 proiektatzen ditu. 1927an lehen aldiz erabili zuten Napoleon-en Abel Gance-k idatzita.
12.00:1
aldatuWalt Disney konpainiak 360º ikuspegi zirkularra garatu zuten, 1955ean Disneylandian erabili ahal izateko. Bederatzi proiektagailu erabili zituzten 4:3, 35mm-koak, ikusleak guztiz inguratzen ditu irudia proiektatzean.