Forget Cassettes
Forget Cassettes, Nashvillen (Tennessee, Estatu Batuak) sortutako Rock taldea zen. 2001ean hasi ziren jotzen eta bere ibilbide guztian iraun zuen pertsona bakarra Beth Cameron izan zen. Bi diska kaleratu zituzten Theory Records zigiluaren laguntzaz.
Forget Cassettes | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Nashville (Tennessee, Estatu Batuak) |
Musika mota | Rock |
Urteak | 2001 - 2007 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Theory 8 Records,Tangled Up! Recordings |
Taldekideak | |
Beth Cameron Aaron Ford Jay Leo Phillips Doni Schroader Jason Milan Dietz | |
Informazio gehigarria | |
www.forgetcassettes | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Taldeak, Estatu Batuetan eta Europan zehar bira ugari egin izan zituen, gehienbat ...And You Will Know Us by the Trail of Dead taldearekin, Doni Schroader bertako kidea ere bazen eta.
Taldea bikote moduan hasi ziren Beth eta Doni. Baina Instruments of Action diska kaleratu ostean eta bira batzuk egin eta gero, Donik taldea uztea erabaki zuen. Honen ondorioz, Beth Cameron, Aaron Ford eta Jay Leo Phillipsekin jarraitu zuen taldean. Honela, Salt bigarren diska kaleratu zuten 2006an. Bigarren diska hau kaleratu ondoren, Doni Schroader taldera itzuli, kontzertu gutxi batzuk emanez.
2007ko Martxoan eta Ekainean Europar bira bat burutu zuten Jason Milan Dietz baxujolearekin batera.
2008. urtean Beth Cameron eta Doni Schroader berriz elkartu ziren baina taldeari izena aldatu zioten, Eliza the Arrow bilakatuz.
Taldekideak
aldatu- Beth Cameron - Ahotsa eta gitarra
- Doni Schroader - Bateria eta perkusioa
- Jay Leo Phillips - Bajua eta gitarra
- Aaron Ford - Bateria
- Jason Milan Dietz - Bajua
Diskografia
aldatu- Instruments of Action (Theory Records, 2003)
- Salt (Theory Records, Tangled Up! Recordings, 2006)
Kanpo Loturak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Forget Cassettes taldearen webgunea
- (Ingelesez) Forget Cassttes taldearen Myspacea