Fitxategi:Konpetentzietan oinarritutako ebaluazio itua.png

Bereizmen handikoa((1.588 × 1.123 pixel, fitxategiaren tamaina: 366 KB, MIME mota: image/png))

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da. Hango deskribapen orriko informazioa behean duzu.
Commons gordailu bat da, lizentzia askea duten multimedia fitxategiena. Lagun dezakezu.

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da

Laburpena

Deskribapena
Euskara: Irudi honetan balio handia kolorea erdian bakarrik agertzen denean ulertzen da, zientziarako konpetentziaren angeluan bezala, eta koloreak kanpoko zirkuluetan agertzen direnean, konpetentzia horiek gutxi landu direla ulertu behar da. Edo, teknologiarako konpetentzian bezala, ezer ere ez.

Edozein unitate didaktikori ekin baino lehenago, irakasgai jakin bateko irakasleek horrela banatu zituzten lantzen ziren oinarrizko arloetako konpetentziak. Angelu zabalagoak eta estuagoak ezarri zituzten konpetentzia bakoitzari ematen zitzaion denbora eta espazioaren arabera.

Unitate didaktiko batean zuhaitzei buruz ikasteko parkera joan dira ikasleak fitxa batzuk, ataza batzuk, betetzera.

Irakasleak argazki kamerak, tabletak eta telefonoak erabiltzea onartzen zuen.

Seek by iNaturalist aplikazioa gomendatu die, edo, besterik ezean, telefonoan Wikipedian begiratzeko. Ikasleek ez dituzte aukera horiek batere aprobetxatu.

Paperezko fitxetan zegoena betetzearekin joan zaie denbora osoa eta ez dute beste informazio iturririk erabili.

Ikasleak aldez aurretik espero zitekeena baino askoz gehiago ibili dira aurrera eta atzera parkean eta irakasleen ustez motrizitaterako konpetentzia oso ondo landu egin da. Kilometroak egin dituzte oinez ikasleek eta.

Ikasle talde bakar batek marraztu ditu zuhaitzen orriak. Bi ikaslek, biak talde berekoak. Eta oso argazki gutxi eta txarrak egin dituzte.

Ez dute batere erabili logika matematikoa lana errazago, arinago, hobeto egiteko, eta eskatutako lanak aukerak ematen zituen. Pentsatu beharrean, burua erabili beharrean, hankak erabili dituzte.

Irakasleak ikasleak laukoteka antolatu baditu ere, ikasle batzuk lagunekin ibili dira eta beste batzuk bakarka. Laukoteak ez dira elkartu ia-ia inoiz ere ez.

Ikasleak hortxe ibili dira landareei begira-begira, eta zomorroei, eta gero galdera interesgarriak egin dizkiote irakasleari, horregatik zientzia konpetentzia ebaluatzerakoan irakaslea baikor agertu da.

Hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia dexente landu dela ebaluatu dute irakasleek. Izan ere, ikasleek beren lehen hizkuntza erabili dute euren artean eta beren bigarren hizkuntza irakasleekin. Eta nahiko ongi idatzi dute fitxetan.
Data
Jatorria Norberak egina
Egilea Gorkaazk

Lizentzia

Nik, lan honen egileak, argitaratzen dut ondorengo lizentzia pean:
w:eu:Creative Commons
eskuduntza berdin partekatu
This file is licensed under the Creative Commons Attribution-Share Alike 4.0 International license.
Askea zara:
  • partekatzeko – lana kopiatzeko, banatzeko eta bidaltzeko
  • birnahasteko – lana moldatzeko
Ondorengo baldintzen pean:
  • eskuduntza – Egiletza behar bezala aitortu behar duzu, lizentzia ikusteko esteka gehitu, eta ea aldaketak egin diren aipatu. Era egokian egin behar duzu hori guztia, baina inola ere ez egileak zure lana edo zure erabilera babesten duela irudikatuz.
  • berdin partekatu – Lan honetan oinarrituta edo aldatuta berria eraikitzen baduzu, emaitza lana hau bezalako lizentzia batekin argitaratu behar duzu.

Irudi-oineko testuak

Konpetentzietan oinarritutako ebaluazio itua

Fitxategi honetan agertzen diren itemak

honako hau irudikatzen du

20 apirila 2021

Fitxategiaren historia

Data/orduan klik egin fitxategiak orduan zuen itxura ikusteko.

Data/OrduaIruditxoaNeurriakErabiltzaileaIruzkina
oraingoa19:10, 20 apirila 202119:10, 20 apirila 2021 bertsioaren iruditxoa1.588 × 1.123 (366 KB)GorkaazkUploaded own work with UploadWizard

Hurrengo orrialdeek dute fitxategi honetarako lotura:

Metadatuak