Fitxategi:Hormigoia, eraikitzeko armatua.webm

Bereizmen handikoa(WebM audio/video file, VP8/Vorbis, length 2m 9s, 1.920 × 1.080 pixels, 2,64 Mbps overall, file size: 40,55 MB)

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da. Hango deskribapen orriko informazioa behean duzu.
Commons gordailu bat da, lizentzia askea duten multimedia fitxategiena. Lagun dezakezu.

Fitxategi hau Wikimedia Commonsekoa da

Laburpena

Deskribapena
Euskara: Hormigoia, eraikitzeko armatua

Hormigoia iraultzailea izan da arkitekturarako materialen artean. Hasieran, batez ere, harria eta egurra erabiltzen ziren, eta adibidez katedral gotiko erraldoiak egin zituzten. Gero burdina, altzairua eta kristala erabili ziren, eta eraikin are handiagoak egin zituzten, eta gero hormigoia iritsi zen, eta tamainaz gain, eraikinen forma berriak ere ekarri zituen. Gaur egun oinarrizko eraikuntza materiala da.

Transkribapena:

Erdi Aroaren bukaeran, Parisera iristen ziren bidaiarientzat Notre Dame katedrala ikusgarria izango zen. Eraikin erraldoi bat zen, etxe txiki askoren artean. Ia-ia, eraikin batek izan zezakeen tamainarik handiena zuen, harriz, egurrez eta beiraz egindako egitura bat nekez izan zitekeelako handiagoa.

Mende batzuk geroago, ingeniariek burdinazko pieza handiak egiten ikasi zuten, eta eraikuntzaren mundua hankaz gora jarri zuten. Hasieran, burdinurtua erabili zuten, eta gero burdina forjatua. Eta katedralak txikiak utzi zituzten. Azkenean, burdinaren manipulazioak altzairua sortu zuen, eta katedralak txiki utzitako eraikinak ere gainditu zituzten.

Baina begiratu ingurura. Zure ustez, zein da gaur egungo eraikuntzako material nagusia? Zaila da bakarra aukeratzea. Baina hautagai argienetako bat hormigoi armatua da.  

Hormigoia materialen koktel bat da. Harria eta buztina labetik pasatu, birrindu eta igeltsuarekin nahastuta, zementua lortzen da. Horri ura, legarra eta propietate bereziak emango dizkioten substantziak gehitu, eta hormigoiaren koktela osatuta dago. Hormigoi armatua hormigoia da funtsean, baina hezurdura gogor batekin, altzairuzkoa normalean.

Kanpotik ez da oso deigarria. Material gris bat, besterik ez. Seguru asko, zure herriko etxebizitza-blokeak hormigoi armatuz eginda daude. Forma emanda eta, zergatik ez, beste material batez estalita, asko aldatzen da itxura. Sydneyko opera edo New Yorkeko Guggenheim museoa hormigoi armatuzkoak dira. Eta ez lukete itxura bera izango, harriz eta egurrez eginez gero.
Data 2017ko otsailaren 25a
Jatorria
Egilea
Euskara: Elhuyar Fundazioa eta EiTB - Guillermo Roa (irudiak eta testuak) eta Alaitz Ochoa de Eribe (ahotsa)
English: Elhuyar Fundazioa and EiTB - Guillermo Roa (graphics and texts) and Alaitz Ochoa de Eribe (voice)

Lizentzia

w:eu:Creative Commons
eskuduntza berdin partekatu
This file is licensed under the Creative Commons Attribution-Share Alike 4.0 International license.
Aitortu:
Euskara: Elhuyar Fundazioa eta EiTB - Guillermo Roa (irudiak eta testuak) eta Alaitz Ochoa de Eribe (ahotsa)
English: Elhuyar Fundazioa and EiTB - Guillermo Roa (graphics and texts) and Alaitz Ochoa de Eribe (voice)
Askea zara:
  • partekatzeko – lana kopiatzeko, banatzeko eta bidaltzeko
  • birnahasteko – lana moldatzeko
Ondorengo baldintzen pean:
  • eskuduntza – Egiletza behar bezala aitortu behar duzu, lizentzia ikusteko esteka gehitu, eta ea aldaketak egin diren aipatu. Era egokian egin behar duzu hori guztia, baina inola ere ez egileak zure lana edo zure erabilera babesten duela irudikatuz.
  • berdin partekatu – Lan honetan oinarrituta edo aldatuta berria eraikitzen baduzu, emaitza lana hau bezalako lizentzia batekin argitaratu behar duzu.

Irudi-oineko testuak

Add a one-line explanation of what this file represents

Fitxategi honetan agertzen diren itemak

honako hau irudikatzen du

25 otsaila 2017

Fitxategiaren historia

Data/orduan klik egin fitxategiak orduan zuen itxura ikusteko.

Data/OrduaIruditxoaNeurriakErabiltzaileaIruzkina
oraingoa11:45, 30 urtarrila 20182m 9s, 1.920×1.080 (40,55 MB)Elhuyar Fundazioa{{eu|Bideo hau [http://teknopolis.elhuyar.eus/ Teknopolis saioan agertu da] eta Wikimedia Commonsera igo da Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin egindako akordioa dela eta.}}{{en|This video [http://teknopolis.elh...

Hurrengo orrialdeek dute fitxategi honetarako lotura:

Metadatuak