Finduilas Nargothrondekoa

Finduilas Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da, idazlearen hil ondorengo lanak diren Silmarillion eta Hurinen semeak liburuetan agertzen dena. Noldor arrazako elfo emakume bat da, Orodrethen alaba eta Gwindorren maitea, honek Faelivrin (eguzkiaren argia Ivrineko urmaeletan) deitu zuena.

Historia aldatu

Gwindor Túrinekin itzuli zenean Angbandetik ihes egin ondoren, Finduilasek begiramen handiarekin hartu zuen, baina Turinetaz maitemindu zen honek egin zituen balentrien ondorioz. Honek min handia eman zion Gwindorri, Bidelapurraren nortasuna deskubritu zuena, eta hala eta guztiz ere bere maitasuna indartu baino ez zuen egin

Nargothrondeko arpilaketan harrapatua izan zen. Turinek, gotorlekura Gwindorrek hala eskatuta joan zena hura salbatzera, ezin izan zuen ezer egin salbatzeko, Glaurung herensugeak sorgindu baitzuen, bere ama eta arrebari buruz gezurra ezan ziona eta hala Turin hauen bila joan zen, eta ez Finduilas salbatzera. Horregatik, Finduilas orkoek hil zuten Teiglin ibaiaren bidegurutzeetan. Finduilasen gorpua Halethen etxeko gizakiek aurkitu zuten, ezagutu egin zutenak eta tokian sartu zirenak, Haudh-en-Elleth edo "elfo dontzeilaren tumulua" deitu zutena.

Izen bereko beste pertsonaia bat dago Tolkienen legendariumean, Finduilas Dol Amrothekoa.

Kanpo estekak aldatu