Ferra orbita
Ferra orbita gorputz txiki batek gorputz handiago batekiko duen orbitakidetasun mota bat da. Gorputz txikiaren orbita-periodoa gorputz handiarenaren ia berdina da, eta gorputz handitik behatuz gero, erreferentzia sistema birakari bat erabiliz, gorputz txikiaren ibilbideak ferra baten antza hartzen du.
Ibilbidea ez da ixten, atzera eta aurrera mugitzen da denbora-tarte jakin bat igaro ostean, hala, gorputzak orbitatzen diharduen puntuak Lurraren orbitan zehar xumeki mugitzen diharduela dirudi, denbora-tarte luze batez. Behatzen dugun objektua Lurrera hurbiltzen denean, bere itxurazko norabidea aldatu egiten da. Ziklo oso bat bete ostean, erdiguneak ferra itxurako forma bat margotzen du, hortik jasotzen du mugimenduak izena.
Zenbait asteroideek, 3753 Cruithne, 419624 2010 SO16, 54509 YORP, 85770 1998 UP1, 2002 AA29 eta 2003 YN107 asteroideek kasu, itxura honetako orbita dute. Gainera, Saturnoren Epimeteo eta Jano sateliteek ere halako orbitak dituztela ematen du.
Bestalde, zapaburu orbitak ferra orbitadun gorputza erreferentzia gorputzaren Lagrangeren L4 eta L5 puntuetatik haraindi doanean jazotzen dira. Aztertzen den gorputza objektu behatzailetik urrundu edo hurbiltzen den heinean, behatzailearen grabitateak beste gorputza azeleratzea edo desazeleratzea eragiten du, hala, librazio izenarekin ezagutzen den orbita-aldaketa bat eraginez.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Giuliatti Winter, S. M.; Winter, O. C.; Mourão, D. C.. (2007-01-01). «Peculiar trajectories around the Lagrangian equilateral points» Physica D: Nonlinear Phenomena 225 (1): 112–118. doi: . ISSN 0167-2789. (Noiz kontsultatua: 2020-01-20).