Fatima al-Fihri
Fatima al-Fihri (Kairuan (Tunisia), ? – Fez (Maroko) 880) (فاطمة محمد الفهري, Oum al Banine izengoitiaz ezaguna, hau da, "Seme guztien ama") emakume arabiar eta musulman ospetsua, munduko lehen goi mailako irakaskuntza-instituzioa sortzeagatik. Instituzio hori Fezeko Al Quaraouiyineko Unibertsitatea da, gaur egun oraindik martxan dagoena.
Fatima al-Fihri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kairuan, ? |
Herrialdea | Abbastar Kaliferria |
Lehen hizkuntza | arabiera |
Heriotza | Fez, 880 (egutegi gregorianoa) (79/80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | mezenasa |
Lan nabarmenak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
Biografia
aldatuFatima Al-Fihriren aita Mohamed Al-Fihri zen, merkatari arabiar garrantzitsua. Familia osoa Tunisiatik Marokora bizitzera joan zen, Idris II.a erregearen garaian
Fatimari senarra eta anaia guztiak hil zitzaizkiolarik, ondare handia jaso zuen oinordetzan. Hala, ahizpa Mariamekin batera haien herriaren aldeko ekimen bat bultzatzea erabaki zuten. Madrasa bat eraiki zuten gazteriaren heziketari laguntzeko. X. menderako, madrasa hura herrialdearen benetako motor intelektuala zen. 859an, halaber, Fatimak munduko lehen unibertsitatea sortu zuen, Fezeko Al Quaraouiyineko Unibertsitatea, gaur egun oraindik martxan dagoena. Haren ospea mundu ezagun osoan zabaldu zen eta pentsalari asko erakarri zuen, tartean, Gerbert Aurillacekoa, gero Silvestre II.a aita santua izango zena. Gerbertek arabiar zifrak eta zeroaren kontzeptua Europan ezagutarazi zituen.[1][2]
Miriam, Fatimaren ahizpa, bere aldetik, Fezeko l-Andalus meskita eraikitzeko dirua jarri zuelako da ezaguna.[3]