Farnadjom Iberiakoa
Farnadjom Iberiakoa edo Parnajom, Iberiako errege izan zen K.a. 112 eta K.a. 93 bitartean. Parnavaziar dinastiako laugarrena izan zen. K.a. 93an hil zen.
Farnadjom Iberiakoa | |||
---|---|---|---|
K.a. 109 - K.a. 90 ← Saurmag I.a Iberiakoa - Arshak I.a Iberiakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. II. mendea | ||
Herrialdea | Kaukasiar Iberia | ||
Heriotza | K.a. 93 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Mirian I.a Iberiakoa | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Leinua | Pharnavazid dynasty (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka |
Bere aita Mirian I.aren oinordeko bihurtu zen, hau, K.a. 112an hil ondoren.
Zaden jainko jentilaren idolo bat eraiki zuen herrialdeko hiriburu zen Miskheta eta Mtskhetan, eta Nekresi hiria sortu zuen.
K.a. 93an, tronutik kanporatu eta hil zuen Arshak Armeniako printzeak, Iberiako hurrengo errege eta Arsazidar dinastiaren sortzaile bihurtu zena.
Urte beteko bere semea zen Mirianek, bizirautea lortu zuen eta Partiako gortean aurkitu zuen babesa. Bere aitaren tronua berriz hartu zuen K.a. 32an
Aurrekoa Mirian I.a Iberiakoa |
Iberiako erregea K.a. 112-K.a. 93 |
Ondorengoa Arshak I.a Iberiakoa |