Saurmag I.a Iberiakoa

Saurmag I.a Iberiakoa, Kartliko errege bat izan zen (Antzinaro klasikoko iturrietan Iberia bezala ezagutu zen antzinako georgiar erresuma). K.a. 237tik K.a. 162 arte gobernatu zuen, Tourmanoffek adierazten duenaren arabera. Parnavaziar dinastiakoa zen.

Saurmag I.a Iberiakoa
King of Iberia (en) Itzuli

K.a. 234 - K.a. 159
Pharnavaz I.a Iberiakoa - Mirian I.a Iberiakoa
Bizitza
JaiotzaK.a. III. mendea
HerrialdeaKaukasiar Iberia
HeriotzaK.a. 159 ( urte)
Familia
AitaPharnavaz I.a Iberiakoa
LeinuaPharnavazid dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Tronura, bere aita Pharnavaz I.a Iberiakoaren oinordeko bezala iritsi zen, hau hil zenean, K.a. 237an. Fidagarritasun falta handiak daude bere erregealdiko datetan, garairako nahiko luzea dirudiena.

K.a. 190ean, Seleuzidar Inperioak Armenia galdu zuen, Artaxe eta Zariadres gobernarien esku geratu zena, euren burua Armenia eta Armenia Sofenako errege izendatu zutenak. Iberian koroa lortzeagatik gertatu ziren borrokek, erresuma ahuldu zuten, eta armeniarrek, Gogarena eta Khorzena okupatu zituzten. Aldi berean, Egressi erresumak, mendebaldeko lurraldeen zati bat konkistatzeko probestu zuen.

K.a. 162an hil zen, eta, bere oinordekoa, Mirian I.a Iberiakoa izan zen.


Aurrekoa
Pharnavaz I.a Iberiakoa
Iberiako erregea
K.a. 237-K.a. 162
Ondorengoa
Mirian I.a Iberiakoa