Farmakozinetika

Medikamentuek organismoaren barnean duten bilakaeraren (absortzio, transformazio, iraizketa eta abarren) azterketa

Farmakozinetika[1] farmakologiaren adarra da, botika batek, edozein administrazio-bide erabiliz pazienteari eman ondoren, gorputzean jasaten dituen xurgapena, banaketa, transformazioa eta eliminazioa aztertzen dituena. Botika edo sendagai berriak garatzeaz eta tratamendu farmakologikoen dosifikazio-araubideak optimizatzeaz ere arduratzen da.[2]

Michaelis-Mentenen zinetika aurkezten duen grafikoa.

Horretarako, organismoaren eta farmakoaren artean gertatzen diren prozesu ugariak sinplifikatzen dituzten hainbat eredu garatu dira. Horien barruan eredu multi- edo polikonpartimentalak askotan errealitatea egokiago deskriba badezake ere, deskribapen horrek dakarren konplikazio matematikoak eredu mono- eta bipartimentalak dira erabilienak. Kontzeptu horren oinarria da, askotan, jatorriz multipartimental gisa hobeto deskribatzen den eredu batek ez duela desberdintasun kliniko esanguratsurik izaten, baldin eta bikoitz monokorpatimental batera sinplifikatzen bada. Ikuspegi horretatik, farmakoak organismoan egiten dituen urratsei buruzko azterketa xehatua LADME akronimoarekin taldekatzen dira. Ingelesetik dator eta hau da bere esanahia:

  • Liberation (askapena)
  • Absortion (xurgapena)
  • Distribution (banaketa)
  • Metabolism (metabolismoa)
  • Excretion (iraizketa)

Erreferentziak

aldatu
  1. Farmakozinetika. Euskalterm: Saiakuntza Klinikoak Hiztegia, ivap.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-7-31).
  2. Farmakozinetika. Euskalterm: Onkologia Hiztegia, ivap.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-7-31).

Kanpo estekak

aldatu