Faida
Faida mendekuan oinarritzen zen gerra-mota izan zen, antzinako germaniarrek beren artean erabiltzen zutena. Iraindutako pertsonak, mendekatzen ez bazen, ohorea galtzen zuen. Gerora, inori egindako kaltea sari baten bidez ordaintzen zen, eta azken bide hori gailendu zitzaion faidari. Hala ere, Erdi Aroaren hondarreraino iraun zuten faidaren aztarnek. Korsikako vendetta, adibidez, faidaren antzeko zerbait da.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.