Facendera pola Llingua Llionesa

Facendera (euskaraz: «Auzolana») Leónen (Espainian) sortutako elkarte kulturala da. Bere helburua Leongo gizartea eta bizitza kulturala ikertzea da, garrantzi berezia leonerari emanez. 2001eko maiatzaren 31an sortu zen.

Facendera pola Llingua Llionesa
Datuak
HerrialdeaEspainia

Jatorria aldatu

Aurretik ia izen bereko beste elkarte bat zegoen, Facendera pola Llingua; elkarte hori Héctor García Gilen lanaren bitartez sortu zen 1994an. Xosepe Vegak, gaur egun itxita dagoen Leongo Filandon liburu-dendaren jabea, ordezkatu zuen.

Facendera pola Llengua astur-leones hizkuntzaren aldeko jarrera zabaltzen eta hizkuntza horren hiztunen hizkuntza-eskubideak bermatzen saiatzen da. Hizkuntzaren aldeko beste elkarteak bezala, honek ere leonera, asturiera eta mirandesa hizkuntza beraren aldaerak direla dio eta, horregatik, guztiak izendatzeko astur-leones izendapena defenditzen du.[1]

Aktibitateak aldatu

Beste elkarteekin batera (Furmientu, La Caleya, Faceira, El Teixu, Rede pal Estudiu y Defensa de la Llengua Asturllionesa) 2010ean, Gaztela eta Leongo Juntaren aurrean, astur-leonesaren aldeko ekintzak erreibindikatu zituzten, tartean Autonomia Estatutuaren 5.2 puntuan jasotzen den guztia martxan jartzearekin batera.

Publikazioak aldatu

  • Diccionariu llionés-español
  • Cuentos de Lleon
  • El Prencipicu, Antoine de Saint-Exupéry idazlearen liburuaren itzulpena. Argitalpen hau beste elkarteekin batera plazaratu zuen.
  • Xeitu. Revista llionesa de llingua y cultura (elkartearen buletina).

Erreferentziak aldatu

  1. .